Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all 19880 articles
Browse latest View live

Erabakitzeko eskubidea Madrilek du

$
0
0
Erabakitzeko eskubidea Madrilek du

Erabakitzeko eskubidea Madrilek du

Gizakumeok, gizakumeok garen aldetik, erabakitzeko ahalmena daukagu naturak emanda eta espeziearen bilakaera jakin baten ondorioz.

Erabakitzeko eskubidea Madrilek duAhalmen hori egunero erabiltzen dugu bizitzeak berak hala eskatuta, eta gatazka sortzen du erabakimena oztopatu edo erabakitakoa gauzatu ezin izateak.

Erabakitzea da egunero Berria leitzea eta ez Gara. Literatura euskaraz irakurtzea eta ez erdaraz. Erabakitzea den bezalaxe ondoan daukazuna ez zapaltzea eta berdinetik berdinera begiratzea, inor baino gehiago ez zarela jakinda, ez gutxiago ere. Eguneroko norberaren erabaki txiki horiek esparru kolektibo batera eramatea, sistematizatzea eta eratzea besterik ez da herri erabakimena.

Eskubidea, berriz, gaur egun erabiltzen den bezala, beste batek eman behar digun zera bat da, normalean beste hori gure gainean dagoen botere handiko izate bat da eta beti bere interesei begira jokatzen duena, eta ez halako bidezkotasun edo justizia zentzu batek bultzatuta. Legearen arabera eskubidea zertarako dugun eta errealitate gordinean benetan zer dagoen ikusi besterik ez da egin behar konturatzeko sakratutzat saltzen dizkiguten eskubide horiek agintearen interesen arabera banatzen direla eta ez norbanakoen edo herriaren beharren arabera.

Eskubidea -boterearen interesen kontra doan kasuetan bederen- eskatu eta eskatu ibiltzea da eskubide hori inoiz ez gauzatzeko egin dezakezun gauzarik onena, hor, onetsi ala ez erabakitzen duena bestea baita eta ez zu, eta zurea ukatu bitartean bestearen erabakimena ari gara aitortzen.

Sistemari bere horretan eusteko egin daitekeen lanik finena eskean ibiltzea da, haren autoritatea -eta haren erabakitzeko eskubidea- aitortu besterik ez baita egiten modu horretan. Ondorioz esan daiteke eskubide eskean ibiltzea eta erabakimena bateraezinak direla: Edo erabakitzen hasten zara edo boterearen erabakimena aitortu besterik ez duzu egingo. Erabakitzeko eskubidea daukan bakarra boterean dagoena da.

Eskubidea, horretxegatik, botereak merkatu librean eskaintzen duen produktu ezin erakargarriagoa da gauzek diren direnean segitzeko, eskubidea betiko beretzat gordetzeko.

Erabakitzeko eskubidearen eske segitzen dugun bitartean ez gara erabakitzen ari, gure erabakimena ukatu eta boterearena aitortzen ari gara. Ez gaitezen engaina, gure kasuan, hegoaldean, Madril da erabakitzeko eskubidea daukan bakarra.

Noizbait eskubide hori gauzatzeko baimena etorriko balitzaigu ere, lasai, erabakia haiena litzateke ez gurea.

Gurean, hori inoiz ez dela hala izango umeek ere dakitena da, eta horregatik Madrilekiko hitzarmena proposatzen ari diren gure agintariak, iruzurra egiten ari dira, beste behin ere.

Iñigo Urkulluri urtikaria sortarazten dion Katalunia, ez dago dagoen tokian erabakitzeko eskubidea aitortu diotelako erabakitzeko erabakia hartu duelako baizik. Eskubidea gauzatzeko Madrilen baimenaren zain egonez gero gu gauden toki berean lirateke haiek ere: Madrilen zain.

Iñigo Urkulluri urtikaria sortarazten dion CUP alderdia lege konstituziogilea egikaritzen ari den bitartean, benetako politika egiten ari den bitartean, baskongadillotako erakundeetan gure politikari profesionalok beste eskumentxo pare bat, AHTren zatiren bat, eta karguren bat edo beste negoziatzen ari dira, Madrilen jakina. Jakin beza Urkullu jaunak CUP, bertako beste herri ekimen batzuk bezalaxe, erabakimena gauzatu, hala etxe barruan nola kanpoan, 80. hamarkadatik egin duen ariketa dela, eta instituzioak izan direla ondoren, urte asko pasata, horretara etorri direnak.

Lehen esana da, eguneroko norberaren erabaki txiki horiek egituratzean dagoela koxka erabakimena herri erabakimen bihurtzeko. Hortaz, gure mandatariei urtikaria ateratzen bazaie ere, begi bistan da prozesu hori derrigorrez norbanakotik eta norbanakoen elkartetik pasatzen dela, hau da, herri mugimendutik, eta inondik inola ez beraien izatearen beraren kontrako sastakada litzatekeen Espainiatik etorritako ezein aldaketatik.

Honetara ezkero, hobe genuke Espainiarentzat eta hemengo askorentzat jostailu ezin errentagarriagoa den eskubidearen eskaera egiteari utzi eta erabakiak hartzeko unea dela erabakiko bagenu.

Erabakitzeko eskubidea Madrilek Erabakitzeko eskubidea Madrilek Erabakitzeko eskubidea Madrilek

Erabakitzeko eskubidea Madrilek du bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


2017ko lehenengo astea (Txiorik Onenak)

$
0
0
2017ko lehenengo astea (Txiorik Onenak)

2017ko lehenengo astea (Txiorik Onenak)

2017an ere,  orain arte bezala, txio onenaren peskizan jarraituko dugu astero, nagi samar hasi bagara ere. Hemen doakizue aurreneko sorta, ohi bezala zazpi txiokoa.

2017ko lehenengo astea (Txiorik Onenak)Jorratu diren gaiei erreparatuta, jokoa ez dela jolasa gogorarazi digute, larunbateko manifestaldira deitu, Errege Magoak edo Urrezko Danborra pairatu, sagardo denboraldia ireki edo euskal kitsch museoara sortzeko proposamena egin. Eta guzti hauetaz aparte, txapela defendatzen duen @martin_kitto-rena, nola ez!

Bateren bat gustatuz gero, eman bozka eta parte hartu asteroko txio onenaren aukeraketan.

.

Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?

.

2017ko lehenengo astea (Txiorik Onenak)

2017ko lehenengo astea (Txiorik Onenak) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

On line ere, rolak eta estereotipoak betikotzen

$
0
0

9344676230_55dbffe0f0_bNagore Vega [@muxkilla]

 

Aste honetan bolo-bolo ibili da artikulu hau gure sare sozialetako hormetan: Tetas y chistes machistas: el asqueroso mundo de los grupos de WhatsApp de tíos (Titiak eta txiste matxistak: mutilen WhatsApp taldeen mundu nazkagarria). Argi laburtuta dago bertan: biolentzia matxista sareetatik ere iristen zaigu. Eta barre egiten dugu, gaitzetsi gabe. Taldeek agintzen dute, ia inork ez du dudan jartzen gertatzen eta esaten dena, are gutxiago kritikatu edo salatu. Denak balio du.

Zoritxarrez, kasu batzuetan, teknologia berriak ez dira erabiltzen askatasuna, informazioa eta kontzientzia geureganatzeko. Patroi zaharrak errepikatu eta are okerragoak bihurtzeko tresna gisa erabiltzen dituzte askok. Bai, pena da, baina teknologia berriek ez gaituzte libre egin arlo batzuetan. Gutxiago emakumeoi. Izan ere, aipatutako jokabideekin rolak eta estereotipoak iraunarazten eta betikotzen dira.

Sexismoa sarean

Egon badaude halako neska taldeak ere, ziur, baina proportzioan, askoz txikiagoa da kopurua. Eta gehienetan, gizonak (edota emakumeak) infrabaloratzen edo objektu gisa tratatzen dituzten iruzkinak ez dira nagusi. Gaiek eta tratamenduak ez dute zerikusirik hainbat ikerketaren arabera: eguneroko arazoak, lana, kezkak, sexua ere bai…

Horri buruz hitz egiten du hurrengo ikerketak ere: Sexismo en linea Whatsapp nuevo mecanismo de reproducción del sexismo (sexismoa on line: whatsapp-a, sexismoa erreproduzitzeko mekanismo berria) .

Margarita Ruiz Fernandez generoan aditua den ikerlariak egindako ikerketa kualitatiboa da aipatutakoa. WhatsApp komunikazio erreminta oinarri hartu eta kritikatzen du halakoak izan daitezkeela jarrera, kontzepzio eta sinismen sexistak sortu eta iraunarazteko edo betikotzeko tresna.

 

irakurri iruzkin osoa kaixomaitia.eus en blogean >>

Irudia: “spy-whatsapp-messages” Sam Azgor_hemendik hartua

On line ere, rolak eta estereotipoak betikotzen bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Pornografia: 2016ari datuak jartzen

$
0
0

Pornografia

Urte amaitu eta berria hasi bezain pronto hedabide askok egiten dituzte errepaso lanak, Zuzeu bera horren adibide: urteko txio onenak, urteko idatzi bisitatuenak, eztabaidatuenak… Beste eskala batean, beste tematika, datu, ikuspuntu eta grafiko batzuetan oinarrituta, Pornhub atariak ere berea egin du; interesgarria da begirada bat eskaintzea, azalekoa bada ere. Mundu mailako datuez gain okupatzen gaituzten bi estatuetakoetan zentratu naiteke soilik, Euskal Herriko mailako informazioa ez dagoenez.

Pornhub ataria Montrealen sortu zen, 2007an, bereziki argazkigintzan zentratuta. eta berehala MindGeek konglomeratuak erosi zuen. Egun web orri pornografiko bisitatuena ez den arren (hori “xvideos” omen da), eduki aldetik atari handiena da. Edozer gauza topa daiteke, baita zelebrekeria handienak ere: famatuen bideoak, pokemon erotikoa, telesail eta film ezagunen bertsioak, marrazki bizidunak, bideo-joko estilokoak, politika…

Goazen bada, puntuz-puntu. Lehenik eta behin hemen duzue web horri honek 2016ean zehar izandako mugimenduaren laburpena: 

  • 23 bilioi bisita web orrira.
  • 64 milioi eguneko.
  • 2,6 milioi orduko.
  • 729 segunduko.
  • 91.980.225.000 bideo ikusi dira.

Frantziar estatua

PornografiaFrantziar estatuari buruzko datu dezente biltzen zituen idatzi bat egin zuen Pornhub atariak iaz. Berria ez dena: frantziarrak nazionalistak direla. Bilatzaileetan gehien erabili diren etiketak “Frantzia”, “frantziarra”, “amatxo frantsesa” edo “beurette” izan dira. Azken hitz hau jatorri arabiarrekoak izendatzeko erabiltzen da Frantzian; badirudi, beraz, gorantz doan xenofobia ekonomikoa dela, ez hainbeste arrazarekin lotutakoa.

Alboko grafikoetan dituzue ikusgarri hainbat datu.

Bestalde, nahi ditugun Elkargo eta Helep-ak egiten jarraitu dezakegu, baina Ipar Euskal Herria Akitania da unibertso pornografikoan; heldutako fruituak maite dituzte, antza.

Espainiar estatua

Futbol partida garrantzitsu bat dagoenean, Pornhub atariak nabaritzen duen bisita beherakada inon baina handiagoa da estatu espainiarrean, hemen adibide bat. “Todos con la roja“, hankarte zein selekzio. Beste datu kurioso bat: zerrendaburu estatu espainiarra, eta amaieran frantziarra.

Pornografia

Hurrengo grafikoan estatu espainiarrari dagokion informazioa laburbiltzen da; ikusten duzue hauen joera ere espainairekin zerikusia dutenak bilatzea dela.

Pornografia

Eta zerk batzen ditu Frantziar eta Espainiar Estatua? Uzkiak. Misterio, desio eta plazer iturri den gibeleko leize ezkutua. Euskaldunak kolore ezberdina emango genioke mapa honi edo ez?

Pornografia

Amaitzeko, genero ikuspegia. Zer bilatzen dute emakumeek, eta zer gizonek? Zein da bisitari proportzioa batetik zein bestetik?

 

Pornografia

Pornografia

Pornografia

 

Pornografia: 2016ari datuak jartzen bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Cristina Pedrocheren soinekoa

$
0
0
Cristina Pedrocheren soinekoa

Cristina Pedrocheren soinekoa

Guztiok ikusi dugu Cristina Pedrocheren soinekoa. Urteak daramatzagu bere soinekoak ikusten eta guztiek zer edo zer dute komunean: gardentasunak. Bai, aurten ere gertatu da baina ez dut hortik bideratu nahi testu hau. Urtero gertatzen da, badaude betikoak dinotela hori ez dela soinekoa, gehiegi erakusten duela. Badaude kontrako iritzi dutenak ere, zergatik ez du erakutsiko bada? Cristinak berak bere etxean egoteko edota festa batera eramateko aukeratuko balu soineko hori, ondo irudituko litzaidake, zergatik ez du egingo? Kristongo tipo ona dauka, eta ez balu? Arazorik ez ezta.

Cristina Pedrocheren soinekoaArazoa, benetako arazoa, telebista kateak berarekin egiten duena da. Aurten ere, objetu huts bat bezala erakutsi dute. Hala da. Milaka pertsona egon ziren telebistaren aurrean, zertarako? Pedrochek aukeraturiko soinekoa ikusteko, komentatzeko. Edonoiz ikusi duzue horrelako espektakulurik gizon batean?Imaginatzen duzue Alberto Chicotek horrelako espektakulua ematen? nik behintzat ez. Harritzen nauena da, egungo XXI. mendean horrelakoak gertatzea. Ikaragarria. Lotsagarria. Ikus dezakegu gainera nola, gehien bat, telebistan agertzen diren emakumeak, gazteak dira, politak, itzelezko gorputzekin… Mutilengan berriz beste gauza bat bilatzen da. Prestigioa, umorea, beste asuntoak.  Nola aldatuko da gizartea komunikabideek bidaltzen dizkiguten mezu subliminalekin?

Beste egunean, Twiterren irakurri nuen. Neska bat, mutiko bat ezagutzera zihoan, lehengo hitzordu batera. Bar xume batean geratu eta ordu erdi pasata neskak hurrengo galdera egin zion:

—Feminista zara?

Mutikoak, arnas hartu eta puntu erdi batean zegoela esan zion, ez zela feminista sutsua  ezta matxista ere. Nola izan daiteke hori? Feminista izatea berdintasunaren alde lan egitea da. Berdintasun justu eta beharrezko baten alde. Orduan, ez dago puntu erdirik, feminista ez izatea, matxista izatea da. Horrela da eta ez dauka inolako bueltarik, zailtasunik. Ez dakit mende honetan bizi garen eta izango diren pertsonek ikusiko dugun, baina benetan egun batean hainbeste lan eta esfortzuak zerbaitetarako balioko dutela. Argi dago horrelako  jarrerekin ezinezkoa izangoa dela. Oraindik, amets hori urrun dago, eta horregatik lan egiten jarraitu behar da, gizarte, estatu eta familien bitartez berdintasuna sustatuz.

Cristina Pedrocheren soinekoa

Cristina Pedrocheren soinekoa bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

EITB 2022, EH Bilduren proposamena (eta independentisten beste lau iritzi)

$
0
0

EITB 2022

Inork ez du zalantza jartzen EITB goitik behera eraberritzeko beharra. Gasteizko legebiltzarrean landuko da gaia, legegintzaldi honetan. Euskal Herria Bilduk 2022rako, EITBren 40. urteurrenerako, gainbeheran datorren eredua zutitzeko eztabaida proposamena aurkeztu du. Hain zuzen, Maddalen Iriarte kazetaria da txostena argitaratu duen legebiltzar taldearen bozeramailea. Hedabide publikoaren azal eta tripak ezagutzen dituen pertsona bat izango da beraz ezker subiranistaren erreferentea “EITBren birfundaziorako hausnarketa” bideratzeko orduan. Bingen Zupiria Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak hartuko al du kontutan?

EITB 2022

EITB 2022 Eredu Berriaren Oinarriak dokumentuak eztabaidarako zortzi ardatz jarri ditu mahai gainean. Abiapuntuan koalizioak dio 1982tik gertatutako aldaketa linguistikoak, teknologikoak eta komunikatiboak zaharkituta utzi dutela EITBren sotze legea. Hortik aurrera, berretsi dute EITB kalitatezkoa dela eredu berriaren helburua: kohesio soziala, euskara eta kultura sustatuko dituena. Segidan eztabaidarako ardatzen laburpena:

  • Eztabaida zabala: EHUren metodologia jarraituta, sektore profesionalekin, unibertsitateko adituekin, alderdi politiko eta eragileekin.
  • Enpresa egitura: efizientzia hobetzeko berregituraketa, pertsonal eta taldeko enpresetan. Gestoreen sistema irauli eta izaera multimedia bateratua.
  • Ikus-entzunezkoen sektorea: EITBk ikus-entzunezko enpresetan egiten dituen inbertsioak hitzarmenetan jaso.
  • Euskararen normalizazioa: ETB1 lehentasunezko kate generalista, aurrekontuetan isla duena. ETB2, Radio Euskadi eta Radio Vitorian euskarari tokia nola egin zehaztu.
  • Kalitatezko programazioa: Ikusleria hezi eta dibertitu, ausarta izanda. Beste kanaletatik bereizia, tokiko eta jatorrizko edukiak. Hizkuntza, kultura eta identitatea zabaldu.
  • Informazioaz: Independentzia informatiboa, uneko gobernuez gaindi. Agenda informatibo propioa berreskuratu. Ikuspegi propioak eta euskal gizartearen aniztasuna islatu.
  • Legea: Egungo lege araudiak berrikusi eta sortu “Ikus-entzunezko Komunikazioaren eta Arautzeko Euskal Herriko Kontseilu Independentearen Legea”.
  • Zuzendaritza: Aldaketarako zuzendaritza lan talde adostua.

Ezker independentistatik beste lau iritzi

Euskal Herria Bildutik luzatu den proposamenak ez du zehaztasunetan sakontzen; eztabaidarako ardatzak dira. Adierazgarriak izan daitezke beraz ezker independentistatik heldu diren beste adierazpen batzuk EITB 2022 txostenaren atzean dagoen ideia osatzeko.

Maddalen Iriartek legebiltzarreko inbestidura saioan landu zuen EITBren gaia inbestidura saioan:

“Euskalduntze horretan tresna izan behar zukeena, tresna garrantzitsua – euskal irrati-telebistaz ari naiz–, herren gelditu da. (…) Eta kasu honetan ere heldu da garaia gaiari serio heltzeko eta zein komunikabide publiko nahi dugun debatitzeko, ganoraz debatitzeko, fundamentuz debatitzeko. Datu guztiak, eredu alternatibo guztiak, mahai gainean ipini. Iruditzen zait ereduak egin duela huts beste behin ere, beste batez ere, Espainiako irrati-telebistari kopiatutako eredua izan delako hein batean Euskal Irrati Telebistarena, hasiera-hasieran izan ezik, agian. Badaude munduan beste eredu batzuk. Badaude komunikabideak ordaintzeko beste era batzuk eta badaude noski beste egiteko modu batzuk ere. Euskarak izan behar du lehentasuna, euskal herritarrei eman behar zaien zerbitzuak, informazioaren kalitateak izan behar du lehentasuna. Eta guk hemen alderdiok ikasi beharko dugu informazioaren kalitatea ez dela neurtzen kronometroa eskutan hartuta, alderdi bakoitzan pantailan zenbat minutuz atera den jakiteko.”

LAB sindikatuaren EITBko lantaldeak Albistegien Diagnostiko Orokorra eta Proposamena argitaratu zuen abenduan. Hein batean bat egiten du EH Bilduk fokua jartzen duen gai batzuetan (gestoreak, kontrol politikoa, agenda informatibo propioa…). Proposamen zehatzak ere luzatu ditu albistegiak hobetzeko, tartean azpimarragarriena: euskarazko eta erdarazko albistegiek agenda eta arduradun propioak izatea telebistan, Euskadi Irratia- Radio Euskadi ereduan bezala.

Josu Amezaga EHUko Gizarte eta Komunikazio zientzietako irakaslea eta ezker abertzaleak EITBko Administrazio Kontseilurako aukeratu izan duen pertsona da. Gara egunkarian EITB birpentsatzeari buruzko erreportajean parte hartu du. Egunkarian jaso dituzten Amezagaren adierazpen batzuk ekarri ditugu.

EH Bilduk ETB1 indartzeko eta lehentasunezko egitetik haratago doa Josu Amezaga denbora epe ertainean:

ETBk euskara hizkuntza zentrala izango duen kanal jeneralista bakarrera jo beharko luke. Horrek ez du esan nahi euskara hutsez izan behar duenik. Gaur egun teknologiak eta digitalizazioak bestelako joko batzuk ahalbidetzen dituzte, ETBn batere esperimentatu ez direnak. Adibidez, bigarren audio kanalak edo azpitituluak. Pentsa liteke, denbora batean bederen, bi kanal edukitzea baina programazio konbergente xamar batekin eta hizkuntza ezberdinetan. Edonola ere, eskema hori apurtu behar da eta kanal batean inbertitu baliabide guztiak”

Lurraldetasunaren aldetik ere EITBren proposamen aurrerakoia egin du Josu Amezagak:

“Behingoz planteatu beharko litzateke EITBk ez duela zertan izan hiru probintzietako erakunde bat, baizik eta izan ahal dela zazpikoa. Ezin da izan Baskongadetatik Nafarroara edo Iparraldera programazioa botatzen duen zera bat. Alperrik ari gara Nafarroan seinalea sartu nahian Nafarroa bera ez bada integratzen EITBn

Gara egunkariak urtarrilaren 8an editoriala eskaini zion EITBri: Alderdiak, sektorea eta gizarte zibila elkartuko dituen eztabaida.

“Inor ez dadila tronpatu: gaur egun irrati-telebista publikoa aurrera ateratzea balentria da eta ez dago formula magikorik. Baina arazoak hain argiak direnean, inertziari eutsi eta aldatzen ez saiatzea ez da aukera inteligentea.”

EITB 2022

EITB 2022, EH Bilduren proposamena (eta independentisten beste lau iritzi) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Euskararen Ginkana azken txanpan sartu da!

$
0
0
Euskararen Ginkana azken txanpan sartu da!

Euskararen Ginkana azken txanpan sartu da!

Urtarrilaren 3an hasi zuen bidea bosgarren urtez Kutxa Ekoguneak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean antolatzen duen eta Euskaltzaleen Topaguneak koordinatzen duen Euskararen Ginkanak. Izaera anitzeko 27 taldek hasi zuten 3.000 euroko saria lortzeko lehiaketan ibilbidea eta astez aste probak burutzen joan dira puntuak lortu eta finalera iritsi ahal izateko.

Euskararen Ginkana azken txanpan sartu da!Euskaraz eta euskararekin dibertitzea da Euskararen Ginkanaren helburua. 5. edizio honen gai nagusia hizkuntza praktika ekologikoak da eta lehiakideak gainditu beharreko probak eta galderak, hizkuntzen garapen jasangarrirako lagungarri gertatzen diren hiztun eta hizkuntza-komunitateen ekimen eta praktikei lotuak izango dira. Horrela, gaiari buruzko ezagutza jasoko dute partaideek eta burututako proben bidez ezagutza hau zabalduko dute ikusgai baidaude aipatu probetan sortu dituzten bideoak bai euskararenginkana.eus en eta baita sare sozialetan ere.

Euskal Herriko hainbat txokotako partaideek osatzen dituzte taldeak, eta  izaera ezberdinetakoak dira,  Euskara elkarteak, aisialdi taldeak, hedabideak, mintzapraktika taldeak, kultur egitasmoak, ikasle taldeak, aisialdian edota hezkuntzan ari diren eragileak eta beste hainbat. Denek komunean dutena saria irabazita euskararen aldeko proiektu bat sustatzeko erabiliko dutela dirua, horrela jaso dute lehiaketan izena ematerako momentuan egin zituzten eta ginkanaren webgunean ikusgai dauden aurkezpen bideoetan.

Bi fase ditu lehiaketak, lehen fasean, 6 proba gainditu behar dituzte lehiakideek, dagoeneko 5 dira burutu dituzten probak eta azkena burutzea soilik geratzen zaien une honetan puri-purian dago taldeen arteko norgehiagoka.

Lehen fase honetan puntu gehien lortzen dituzten 4 taldeak finala jokatuko dute. Finala urtarrilaren 28an izango da Donostian kokatuta dagoen Ekogunea parkean eta egunean bertan egingo da sari banaketa ere. Urko Aristi kazetari eta aurkezlearen gidaritzapean 4 proba burutu beharko dituzte finalistek eta puntu gehien jasotzen dituen taldeak bereganatuko du saria, aukeratu duten euskararen aldeko egitasmo bat finantzatzeko 3.000 euro.

 Finala zuzenean ikusi nahi duen edonork aukera izango du Ekoguea parkera bertaratuta urtarrilaren 28an 12:00etan.

Euskararen Ginkana azken txanpan sartu da!

Euskararen Ginkana azken txanpan sartu da! bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Sautrela 456: mahai ingurua

$
0
0

Sautrela 456: mahai ingurua

Urte berriarekin asmo berriak etortzen omen dira, eta gure kasuan ere zenbait berritasunekin ekingo diogu 2017 urteari. Hasteko, aurreko urteetan bezalaxe, saio berezia izango da urteko lehenengoa.

Sautrela 456: mahai ingurua

Ohiko formatutik aparte, mahainguru bat antolatu dugu euskal literaturak 2016an eman duenari errepasoa egiteko. Ez da lan erraza, gai eta liburu askotarako ematen baitu urte batek, baina 2016aren neurri literarioa ematen ahaleginduko gara larunbat honetan. Halaxe aztertuko ditugu zeintzuk izan diren iazko albiste nabarmenenak, zeintzuk izan diren nagusitu diren balizko tendentziak, argitalpen esanguratsuenak eta abarrekoak. Horretaz guztiaz hitz egiteko hiru lagun gonbidatu ditugu gure mahaiaren bueltara: Gorka Bereziartua kazetaria, Iratxe Retolaza literatur kritikaria eta Yurre Ugarte idazlea. Orobat, horietaz gain, beste zenbait lagunen iritziak jasoko ditugu bideo batzuetan, zenbait kazetari zein liburu-saltzaileren iritzi eta balorazioak. Halaxe jakingo dugu halaber zein liburu mugitu diren gehien dendetan 2016an, baita generoz-genero zenbat argitaratu den ere. Genero ez-hegemonikoen gorakadaz, belaunaldi berrien publikazioez, bilduma eta argitalpen berriez eta bestelakoez jardungo gara, beraz, aste honetako saioan.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Sautrela 456: mahai ingurua

Sautrela 456: mahai ingurua bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Gurean bezala, Galizan ere

$
0
0
Gurean bezala, Galizan ere

Gurean bezala, Galizan ere
Gurean bezala, Galizan ere

Gabonetan aurrezki kutxako egutegiari buruz galdetu zion koinatuak amaginarrebari, eta ohartu nintzen gurasoen sukaldeetean horren ezinbestekoa zen `apaingarria´ falta genuela gurean. “Sukalde bat, egutegi bat” leloari jarraika, guretzako moduko baten bila hasi nintzen orduan, ez dugu bada Kutxabankekoa eskegiko.

Halako batean aurkitu dut, etxerako apropos askoa, non eta Galizan; “(Unibertsitatean) galizieraz, aurreritzirik gabe”, dio azalean.

.

Ezagunak egingo zaizkizun egoerak

“Galiziera duintzeko egutegia” ei da Vigoko Unibertsitateko Hizkuntz Normalizaziorako sailak argitaratu berri duena; Luis Davila `O Bichero´-k margotutako umorezko hamabi ilustrazioz osatua. Bertan agertzen diren egoera asko ezagun egingo zaizkizu seguruenera (sinesgarritasuna mantentzen dute galizieraren ordez euskara jarrita ere). Bikain irudikatuak daude, guztiak ere.

Hemen eskuratu daiteke.

.

EGUTEGIA

Gurean bezala, Galizan ere

Gurean bezala, Galizan ere bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Untze abertzaleak euskararen hilkutxarentzat

$
0
0
Untze abertzaleak euskararen hilkutxarentzat

Untze abertzaleak euskararen hilkutxarentzat

Carme Junyent hizkuntzalariak esana da Argian: “Indiferentziak hiltzen ditu hizkuntzak, ez hizkuntzaren kontrako etsaigoak”.

Untze abertzaleak euskararen hilkutxarentzatKoldo Izagirrek “Politikariek ez dute bide-orririk euskararentzat… ez dago politika zehaztu bat euskararentzat. Izatekotan, euskara arazo sektoriala dute, lehen emakumea edo langilea arazo sektorial zituzten bezala” erantzun zion Mielanjel Elustondo kazetariari berriki, aldizkari berean.
Denetatik daukagu aski Euskal Herrian. Etsaigo amorratua eragile unionisten aldetik, indiferentzia eta politika zehatzik eza, eragile abertzale nagusien aldetik. Adibidez josita daukagu gogoa.

Deia, Gara, ETB2, Radio Euskadi, Onda vasca… hedabide (abertzale) erdaldunak, euskaldunak erromanizatzeko eta erdaldunen komunitatea zabaltzeko tresna bikainak dira. Euskarazko telebista publikoaren gainbehera itzelari jartzen zaion arreta exkaxa oso esanguratsua da, bestalde.

Eusko Jaurlaritzako “Gogora” institutuak “Memoriak” bildumako lehenengo liburua aurkeztu du berriki, “El siglo de Luis Ortiz Alfau“. Gudari ohi bilbotarrak gerra zibilean eta frankismoan bizitakoa eta memoria historikoa berreskuratzeko egindako borroka kontatzen dira liburuan guztiok ulertzeko moduan: españolez.

Gogora institutuak ez ditu euskaldunak gogoan izan, bitxia bada ere.

Nire sindikatuak gogoz egiten du bultza langileon alde, langabetuen eta emakumeen alde, ekologiaren fabore, desazkundearen mesede, Garoñarik gabeko Araba xede… baina nekez euskaldunon alde. Jose Elorrieta idazkari ohiaren liburua argitaratu du berriki, “Clase, territorio y nuevas alianzas”, espainiarren komuneko hizkuntzan.

Txalapartako, Sortuko eta Aralarreko buruzagi nafarrek, “Tres tristes trileros. Arbeloa, Del Burgo y Aizpún…” eman zuten argitara duela hilabete. Cervantesenean badaezpada ere.

Bai Urkullu, bai Otegi ere askoz errazago, erosoago eta zehatzago aritzen dira gazteleraz egitean, euskaraz mintzatzean baino. Ohituraren ordaina.

Ortuzarrek edo Erkorekak euskarari ematen dioten leku urria agerikoa da beren gizarte sareetako jardunean…

Eguzki erakunde ekologistako burua ere, gaztelera hutsez mintzatu zitzaigun Garoñaren itxieraren alde, Gasteizen, Gabon bezperan. Araba sin Garoña… y sin ganora. Luze jardun genezake, tamalez. Halakoxea da eta gizarte-erreferente “euskaltzale” nagusien jokabidea.

Euskaldunak garrantzirik gabeko taldea izango gara, baina ez erabat ergelak.
Ondo ulertu dugu, eta barneratu, gure buruzagien eta erakundeen mezua: euskara bigarren aukera da, izatekotan. Hizkuntza txikia, ordezkoa, borondatezkoa, ez beharrezkoa… zama eta traba. Eremu sinbolikoan erabili beharreko tresna, izatekotan, eta neurrian. Inor gogaitu barik.

Gure lider gehienak bezala, Korrikan eta ikastolen festetan gogoratzen gara euskararekin herritar “euskaltzale” gehienak. Horietatik kanpora, gutxi.

Finean, alderdi eta erakunde unionistek egiten dute gure hizkuntzarentzat hilkutxa: gaztelera/frantsesa inposatzeko eta euskara baztertzeko lege eta arauak, gurearekiko erdeinua eta gutxiespena zabaldu, ezdeusa bihurtu. Oztopo.

Baina hilkutxaren estalkiari, eragile abertzale nagusiek josten dizkiote untzeak: utzikeriarena, arduragabekeriarena, indiferentzia eta noraezarena. Hilgarriak guztiak.

Untze abertzaleak euskararen hilkutxarentzat

Untze abertzaleak euskararen hilkutxarentzat bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

“Homo Teknologikus” XXI. Mendeko Gizakia

$
0
0


Telefono mugikorrak
Orain, ordenagailuaren pantailaren aurrean zaude, edota mugikorrari begira ezta? Noizbait pentsatu duzu zenbat alditan begiratzen duzun zure mugikorra?
Esnatzen garenean, mugikariaren iratzargailua amatatzen dugu eta egunean zehar hamaika aldiz egiaztatzen dugu ea mezurik badugula. Ameriketako Estatu Batuetan egindako esperimentu batek 85 aldiz begiratzen dugula esaten du eta pertsonok normaltzat hartzen dugu ekintza hau. Metroz bidaiatzen baduzu, ziur aski ikusi duzula jendea mugikorrari begira edota hitz egiten. Zure familiarekin jatetxe batera joaten bazara, seguruenik zure alboan dauden gazteek mugikorrarekin daudela. Esperimentuek gizakiok bost orduz mugikorra erabiltzen dugula esaten dute, eta egokinena 35 minutuz erabiltzea izango zen. Etxetik irteten garenean, gustuko ditugun abestiak entzuten ditugu eta eskolara edo lanera irizten garenean ere mugikorrak erabiltzen ditugu. Zertan ari gara? Badirudi ez garela konturatzen teknologia erabiltzea obsesio bat bihurtzen ari dela.

Mugikorrak agertu zirenean bakarrik diru kopuru handia zeukatenek erosten zituzten, gaur egun, munduan 5 mila milioi mugikorrak daude eta edonork erosi dezake unitate bat. Orain pentsatu zenbat aplikazio deskargatu dituzun eta zenbatetan irakurri dituzun baldintzak? Ez ditugu pribatutasun baldintzak irakurtzen zeren eta deskargatu egingo dugun aplikazioa segurua dela pentsatzen dugulako. Aplikazio bat gure mugikorretan instalatzean gure argazkiak, kontaktuak, bidalitako eta jasotako mezuak eskuratzeko aukera dute. Badaude telefono batzuk, hilabetero Txinara bezeroaren informazio guztia bidaltzen dituztenak. Hau gizartea kontrolatzeko erabiltzen da eta ez zerbitzu hobe bat eskaintzeko. Google, Amazon, Facebook eta Apple munduaren jabeak dira. Enpresa hauek gure bizitzak kontrolatzen dute egunero. Adibidez Googleek badaki bilatzen dugun guztia eta bidalitako eta jasotako mezuen edukiarekin bereganatzen da. Instagram aplikazioa erabiltzen dutenek bizpahiru argazki igotzen dituzte egunero,eta horrela haien bizitza arriskuan ipintzen dute.

XXI. munduaren gaixotasun arraroena mugikorrak sortutako da. Nomofobia deituriko gaixotasunak mugikorrarik gabe egoteko fobia da, normalean bizioak sortutakoa. Bakarrik gure mugikorraren pantaila begiratzen dugu edota ordenagailuaren pantaila eta ez gure aurrean dagoena. Gure aurrean gauza sinestezinak daude eta telefonoarekin egon beharrean gure bizitza aprobetxatu behar dugu. Mugikorrak ez erabiltzea ez da konponbidea, baina moderazioarekin mugikorrak erabiltzea bai.

 


MUNDUAREN JABEAK

MUGIKORRAREN BIZIOA

“Homo Teknologikus” XXI. Mendeko Gizakia bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Asteburu honetan: Dilistak edo lentejak

$
0
0

Asteburu honetan: Dilistak

Asteburu honetarako dilista plater bero on bat ideia ona dela deritzogu, darabilgun hotz honekin eskertuko duzulakoan. Egun batetik bestera ederki mantentzen den RZ erraza eta behin ikasita . Gozatu eta on egin!

Dilistak

Dilistak

Osagaiak:

  • 0,4kg dilista
  • Egosteko txorizo bat (barazkijalea edo beganoa bazara ez, prefosta!)
  • 2 patata
  • Azenario bat
  • Oliba olio bi koilarakada
  • Gatz koilarakada txiki bat

 

Errezeta:

  1. Patata eta azenarioak garbitu: patata lauki txikitan moztu, azenarioa berriz xerra finetan.
  2. Txorizoa 4-5 zatitan ebaki.
  3. Lapiko batean olioa berotzen jarri, eta bertan txorizo zatiak landu 3-4 minutuz.
  4. Guztia ondo landu denean, patata eta azenario zatiak bertara gehitu eta dena elkarrekin nahastu.
  5. Dilistak eta gatza gehitu eta urarekin bete lapikoa, guztia urez estal dadin.
  6. Egosten eduki, ordu eta laurden inguru lapikoan egiten baditugu. Presio-eltzean 20 minututan egiten dira.
  7. Amaitzean gatza puntuan jarri eta gozatzeko prest ditugu, ez baditugu egun berean jango, hozten direnean hozgailuan gorde.

 

Kasu!

Errezeta merkea da eta ikasketa egun gogorretarako praktikoa.

Egun batetik bestera ederki mantentzen den errezeta da, ikasketa egunetan osasuntsu elikatzen jarraitzeko.

Gozatu eta on egin!

Asteburu honetarako errezeta

Errezeta gehiago…

Sagar tarta

Asteburu honetan: Patata errioxarrak

Asteburu honetan: Dilistak

Asteburu honetan: Dilistak edo lentejak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Urrezko Danborra (inkesta)

$
0
0
Urrezko danborra (inkesta)

Urrezko danborra

Eta zuk, nori emango zenioke Urrezko Danborra?

Donostiak “hiriaren irudia hedatzeagatik edota saritutakoaren merezimendu profesionalengatik, pertsona edo erakunde bati” urtero ematen duen ditxosozko sariak kalapita eragin du aurten ere, inori ez ematea erabaki den arte. Gauzak horrela, turismo bulegoa, tabernarien erakundea eta Udala alde batera utzi eta zuzenean zeuri galdetu nahi dizugu asteon, San Sebastian bezperan nori emango zeniokeen saria.

  • Ernesto Gascori edo Denis Itxasori. Batak besteari emango lioke saria (eta buelta), aurreztearren, beste edonor sarituta ere argazkian aterako bailirateke bi politikariak.
  • Richard Oriberi edo Maialen Chorrauti. Urretik urrera, Olinpiadetako balentriengatik. Kirolak jendartean duen garrantzia ikusirik, herritarrek ondo ikusiko luketen saria, seguruenera.
  • Amaia Montero edo Mikel Erentxuni. Lehena izendatuen artean zen, bigarrena, musikaria hau ere, sinestu ezinik egongo da nolatan oraindik ez.
  • Pako Etxeberriari edo Alicia Amatriaini. Forensea bata eta dantzaria bestea, biak izendatuak eta biak ala biak herritarrek estimatuak.
  • Rebeca Linares edo Hansel Cerezari. Lehena saritzeko Facebook taldea ere sortu zen bere garaian; porno izarrak beste `sutu´ zituen donostiarrak lehenak, Kultur Hiriburutzaren irekiera ekitaldian.
  • Ana Malagonek iradoki zuen bezala, “telefono listinekoen arteko zozketa batetik”, herritar anonimoari. Eta zergatik ez?

2017ko Urrezko Danborra, nor?

 

Urrezko danborra (inkesta)

 

 

 

Urrezko Danborra (inkesta) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Kontsumitzen dituzun 10 produkturen azukre kantitatea

$
0
0

azukre kantitatea

azukre kantitateaAzukre asko kontsumitzen dugu, baina kasik ez dakigu ezer berari buruz; Ekintza Zuzena atarian topatu dut euskarazko artikulurik txukunenetakoa gaiaz informatzekoLau edulkorante mota nagusi daude: azukre industrialak eta artesanalak, eta edulkorante industrial zein naturalak.

1.- Azukre industriala: kainabera eta erremolatxaren prozesu industrialean sortzen da arazoa. Zukua atera, produktu kimikoekin “argitu”, kontzentratu eta oligoelementuak kenduz sortzen da azukre zuria (%99an sakarosa), jatorrizko landareen ezaugarriak galdu dituen produktua. Zikloa behin eta berriro errepikatuz azukre gehiago atera daiteke; aldi bakoitzean haren purotasuna jeitsi ahala kolore ilunagoa hartuz doa. Prozesu honen amaieran geratzen diren produktuak bi dira:
- Azukre beltza: beste izenez hirugarren mailako azukrea, %94 sakarosaz eta %6 hondakinez osatua.
- Melaza: kristalizatu ezin den %30 sakarosadun likidoa. Tradizionalki ganadua elikatzeko eta erregaia egiteko erabili izan da.

2.- Azukre artesanala: kultura tradizionalekin lotuta daude. Orokorrean, kainabera zuku gordinaren egosketa sinpletik datoz, likidoa lurrindu eta gogortuta. Era honetan lortutako produktuak %80 sakarosa izaten dute gutxi gora behera. Azukre industrialaren aldean, balio dietetikoren bat gordetzen dute oraindik: glukosa, fruktosa, proteinak, mineralak (Ca, Fe, P), C bitamina…

3.- Edulkorante industrialak: batez ere jatekoen ekoizpen industrialean erabiltzen dira; haien ezaugarri nagusia azukrearen aldean duten ekarpen kaloriko baxua da. Gehien erabiltzen direnak:

  • Jatorri naturalekoak (elikagai edo landareetatik)
    • Dulcitol edo galactitol: esnetik edo melampyrum nemorosum landaretik ateratakoa.
    • Esteviósido: stevia rebaudiana landaretik ateratakoa.
    • Fructosa edo levulosa: fruta eta eztitik atera badaiteke ere, normalean artotik ateratzen da.
    • Isomaltitol: azukre industrialetik ateratako glucomanitol eta glucosorbitol alkoholen nahastea.
    • Lactitol: polialkohola.
    • Maltitol: almidoitik ateratako alkohola.
    • Manitol: manosa azukretik ateratako polialkohola.
    • Neohesperidina dihidrocalcona: laranja mingotsetik ateratzen da.
    • Sucralosa: Splenda izenez ere ezaguna. Sakarosari aldaketa kimiko bat egin eta kloroa sartuta lortzen da.
    • Taumatina: katemfe zuhaitz afrikarretik ateratakua.
    • Xilitol: urki arbolaren egurretik ateratako alkohola.
    • Sorbitol edo glucitol: lehen sorbus aucuparia landaretik ateratzen bazen ere, gaur egunean glukosatik egiten da.
  • Artifizialekoak (laborategian sintetizatuak) dira.
    • Acesulfamo potasikoa.
      Arabitol, lixitol edo arabinitol: arabinosa edo lixosa konposatuen erredukziotik egindako polialkohola.
    • Aspartamo: acido aspártico, fenilalanina eta metanol erabilita.
    • Ciclamato.
    • Eritritol: legamiek glukosan eraginda sortutako polialkohola.
    • Neotame.
    • Sakarina: 1879an sintetizatu zen, ikatzetik, eta protesta handiak egon ziren azukre industriatik (osasunarendako kaltegarria izatea egotzita). Gaur egunean petroleotik ateratzen da.

4.- Edulkorante naturalak: izen hau prozesatu minimoa eskatzen duten gozagarriendako gorde behar dugu:

  • Eztia: edulkorante indartsua izateaz aparte, balio handiko elikagaia da: mineralak (Ca, Fe, P), olio esentzial eta balsamikoak, azido formikoa, bitaminak, glukosa, fruktosa, diastasak, dextrina, albuminak…
  • Stevia rebaudiana landarea: Paraguay eta Brasileko indigenak erabili izan dute edulkorante modura. 1964an hasi zen sail handietan explotatzen, eta mundura zabaldu zen. Azukrea ekoizten duten estatuek oztopo asko ipini dizkiote (Europan ere, oraindik debekatuta dago elikagai industrian).
  • Fruta sikua.

Hemen uzten dizkizugu kontsumitzen ditugun hamar produktuek daukaten azukre kantitatea, froga bisual gisa. Argazkiak SinAzucar weborritik hartu ditut.

azukre kantitatea

Kontsumitzen dituzun 10 produkturen azukre kantitatea bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Juan Kruz Mendizabal zakurretara

$
0
0
Juan Kruz Mendizabal zakurretara

Juan Kruz Mendizabal zakurretara

Guraso ateoak ditut eta ez ninduten eliza katolikoaren bedeinkazioarekin bataiatu. Ikastolan erlijioa baino, etika eskolak aukeratzen zituen tipo arraro horietako bat nintzen. Komunioko oparirik jasotzen ez zuen ume ondamutsu bat. Eta ez, bistan denez, ez nuen Gipuzkoako apaiz ospetsuena ezagutzen, ez nuen bere izena sekula entzun, albiste asaldatzailea argitaratu arte. Sotanen mundua urrunekoa zait, aitzitik, Juan Kruz Mendizabal, ’Kakux’, apaiz harrapakariaren kasua ez zait ustekabekoa egin.

Juan Kruz Mendizabal zakurretara
Juan Kruz Mendizabal bere anaia sotanadunekin, lagunak zirenean.


Izan gaitezen zintzoak behingoagatik, apaiz batek udaleku kristau batzutan gaztetxo bati barrabilak laztantzea ez da harritzekoa. Ezta ere, abade batek laugarren pixu batetik haur bati tabakoa erosteko txanpon bat botatzea, gero, etxera igotzean, felazio bat egitera behartzeko. Etxean entzun izan diren istorioak dira, amonak, izebak kontatzen zituenak, eremu pribatuan mantendu direnak urte luzeetan. Asko dira eliza Katolikoaren egituraren babespean egindako sexu abusuak, gurutzearen itzalpean gorde izan direnak. Begiak estalita, ahoa itxita ere, gauza bat askotan gertatzen denean, ohiko izatera pasatzen da.

Benetan ustekabekoa dena da José Ignacio Munillak zuzentzen duen Donostiako Elizbarrutia izatea kasua argitara atera duena eta ez Berriako kazetari ikertzaile talde bat, Spotlight pelikulan nola. Harritzekoa dena da nola bota duten ‘Kakux’ zakurretara, bere anai sotanadunek. Nola ‘Kakux’ izan den bakarra zakurretara bota dutena, hedabideetan larrututa. Eta honen aurrean zer pentsatu behar dugu? a) José Ignacio Munilla apaiz onberaren ekintza txalogarria izan dela. Elizaren praktikak aldatzeko eman duen pausu ausarta. b) José Ignacio Munillak zuhurki probestu duela Mendizabalen kasua, bere aurkari bat paretik kendu eta Donostiako Elizbarrutian boterea lortzeko. Zakurretara bota duela, isolatutako kasu bat, gainontzeko denak estaltzen segitzeko.

Badago zer ikertua kazetari lagunok.

Juan Kruz Mendizabal zakurretara

Juan Kruz Mendizabal zakurretara bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


74000 hiztegi sarrera

$
0
0

74000 hiztegi sarrera

Hurrengo estekan bi dokumentu ikusiko dituzue:

>>> 74000 hiztegi sarrera

Bata da euskarazko 74000 hiztegi sarrera (edo azpisarrera) txt UTF-8 formatoan, eta, berriz, bestea searchtxt programa bilatzailea.

Edonon karpeta berri bat sortuta, bai zerrenda bai bilatzailea deskargatu behar ditugu eta karpeta horretan kokatu. Searchtxt programatxoan klik eginez, irudian ikusten den leiho bat ikusiko duzue non bilaketak egin ahal baitira. Proba ezazue lau modu desberdinetara:

hitza

hutsunea + hitza

hitza + hutsunea

hutsunea + hitza + hutsunea

“hitza” ipintzen dugun lekuan edozein hizki segida erabili ahal da. Adibidez “tasun”, “garri”, e.a.

Gustatuko zaizuelakoan, on degizuela!

74000 hiztegi sarrera

74000 hiztegi sarrera bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Kopa gorriak

$
0
0

Kopa gorriak

Zenbat kopa gorri ikusi ote ditugun gure bizitzetan zehar; elizan kaliza edateko urre kolorekoak eta gorriak direnak, kandela txikiek giroa goxatzeko balio dutenak, kristal gorrizkoak, ardoz beteak… Baina ez, ez dut gaurkoan horietaz hitz egin nahi. Beste kopa gorri baten inguruan hitz egin nahiko nuke gaur; hilekoaren kopaz hain zuzen ere. Badira hilabete batzuk horrelako kopa bat nire bizitzara heldu zela, baina kontuak kontu, duela gutxira arte ez dut probatzeko aukerarik izan.

Kopa gorriakLagun batzuen gomendioz erosi nuen kopa eta baita gastua murriztearren ere; emakumeok urtean zientoka euro gastatu behar izaten baitugu bestela. Gainera, askozaz kutsadura gutxiago sortuko nuela pentsatzea ere plus bat zen.

Kontua da, kopa erabilita ohartu naizela lehen ez nekiela hilerokoa zer zen. Lehen, banekiela azalpen zientifikoa, banekiela nolako kolorea zuen… baina gutxi gehiago. Orain, ikusi dut zer den hilerokoa; hainbeste urte eta gero ohartu naiz zer gertatzen den gure barruan; nolako konsistentzia duen, nolako tenperatura…

Beraz, gaurkoan, koparen aldeko hautua egitea gomendatzen dizuet emakume guztiei; bai osasunagatik, bai ingurugiroagatik, bai gastuagatik eta baita erosotasunagatik ere. Eta gainera, zuen gorputza ezagutzen lagunduko dizuelako; zuen barnea zein hilero-hilero zuengandik sortzen den horixe ezagutzen!

Kopa gorriak

Kopa gorriak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Sexu depredadore zuria

$
0
0
Sexu depredadore zuria

Sexu depredadore zuria

Atzo Oier Aranzabalek egin bezala, Joxe Aranzabalek ere eman du Juan Kruz Mendizabal apaizaren, `Kakux´ auziari buruzko iritzia, Faroa blogean.

Arreta handiz eta bihotza pilpirika irakurri dut, goizeko kafearekin batera, Alberto Barandiaran kazetariak gaurko Berria egunkarian M.A. izeneko gizonari egindako elkarrizketa: “Mendizabalek sexualki abusatu zuen nitaz 1994an”.

Sexu depredadore zuriaBertan elkarrizketatuak kontatzen du zelan 13 urte zituela, eta eskaut gazteen udako topaketa batean zegoela, Burgin, gau batez, esnatu zenean kanpin-dendan, “esku bat nabaritu nuen lo-zaku barruan, zakila eta barrabilak ukitzen zizkidala. Ezin nuen sinetsi. Norbait arnasestuka sentitu nuen denda barruan, beste eskuarekin masturbatzen zen bitartean. Berehala jakin nuen bera zela”. Juan Kruz Mendizabal abadeaz ari da, zeina mutikoa lo zegoela, bere kanpin-dendan sartu eta sexu-erasoari ekin baitzion.

Sexu-depredadore zuri bat ikusi dut hor, sotanaz jantzita, alegia, Eliza katolikoaren kapa magikoa, urteetan Juan Kruz bezalako abade eta fraide ugari babestu dituena euren biktimen ingurukoen haserretik, hauek uste osoa zutelako “Jainkoa Lurrean ordezkatzen duen erakundean eta beronen gizonengan”.

.

Zinismoa

Hain babestuta sentitu dira sexu-depredadore zuriak, zeren, euren kasua publiko egin arte, lotsa barik segitu baitute predikatzen, ezer txarrik egin ez balute bezala. Hori izan da Juan Kruz Mendizabalen kasua oraingoan ere.

Joan den abenduan, Goiena Komunikazio taldeko kazetari bat harremanetan jarri zen Gipuzkoako bikario ohiarekin, elkarrizketa egiteko Puntua izeneko aldizkarian, nahiz eta orduan jakin ez 2016ko apirila ezkero Kakux Elizak zigortuta zegoela 2001ean eta 2005ean egindako sexu-eraso aitortuengatik. Galdetuta Elizan gertatutako pederastia kasuen inguruan, hauxe esan zuen, artean bere kasua publiko egin aurretik:

«Nik uste dut gai hori gainetik pasatu dela. Esan gura dut Elizak ez duela behar bezala abordatu, zaurituekin eta minduta daudenekin elkarrizketan… Ez dakit Euskal Herrian, guk horrelakoak ez baititugu ezagutzen, baina Ameriketako Estatu Batuetan saiatu ziren arazoa diruz konpontzen. Eta ondorioa izan da ez dela ezer konpondu eta, gainera, Eliza diru barik gelditu dela. Maila horretan babesa eman behar zaie familiei eta hurbiltasuna arazo barik eskaini».

Jende honek debekatuta du gezurra esatea, baina kasu honetan abadeak lasai asko bota du, “Ez dakit Euskal Herrian, guk horrelakoak ez baititugu ezagutzen…”, bera justu horrengatik zigortuta zegoela, geroago jakin den bezala. Gainera, ez zuen eragozpenik izan sermoneatzen segitzeko: “Maila horretan babesa eman behar zaie familiei eta hurbiltasuna arazo barik eskaini”. Zinismoa ere behar da, bere egoeran horrela hitz egiteko.

.

Sexu-depredadore zuriaren definizioa

Baten batek pentsatu badu gogorregia dela Juan Kruz Mendizabal sexu-depredadore zuritzat jotzea, saituko naiz hitz hori definitzen.

Zentzurik zabalenean, sexu-depredadoreak dira sexu-delituak egiten dituzten pertsonak, horretarako indarra erabilita. Aldiz, sexu-depredadore zuriek indarra erabili ordez, beren posizioa erabiltzen dute biktima limurtu eta harrapatzeko; pertsona atseginak izaten dira eta ziurrak bere buruaz, eta kontuz aukeratzen dituzte biktimak, ez aliritzian. Informazio gehiago jaso bitartean, oraingoz nahiago dut kasu honetan sexu-depredadore zuria erabili. Eta artikulu honetan, hemen adierazitako zentzuan erabili dut hitza.

Gipuzkoako Gotzaitegiak adierazi duenez, Juan Kruz Mendizabalek aitortu egin zuen sexu-gehiegikeriak egin izana 2001ean eta 2005ean. Gaur Berria egunkariak dakarrena ere, erabat sinesgarria egin zaio Jose Ignacio Munilla gotzainari. Niri ere bai. Eta ez nintzateke bat ere harrituko Bergaran, Antzuolan, Donostian edo ez dakit non, beste kasu batzuk ere agertuko balira, alegia, Kakux abade gisa lana egindako tokietan.

Sexu depredadore zuria Sexu depredadore zuria

Sexu depredadore zuria bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

XXI. mendeko Euskal Herria, Uruguaiko euskaldun baten begietatik

$
0
0
XXI. mendeko Euskal Herria, Uruguaiko euskaldun baten begietatik

XXI. mendeko Euskal Herria, Uruguaiko euskaldun baten begietatik

Leonat Egiazabal (Montevideo, Uruguai, 1974) Montevideoko Aldaxkako euskara irakasle eta animatzailea da. Askaziak euskaldunak ditu; Ortzaizekoak. Hizkuntza berreskuratu zuen bere baitatik, baina horrekin aski ez, Euskal Herrirako joan-jinek eman diote zer hausnartu, ondorioztatzen baitu euskaldun izatea errazagoa dela kanpotik hemendik bertatik baino, estrategia politikorik ez baitu ikusten.

XXI. mendeko Euskal Herria, Uruguaiko euskaldun baten begietatikHain handia da eskualdun izatearen kontzeptuak sufritzen duen krisia, non borondateari lotzen den gauza dugun gaur egun… Eskualduna izan nahi duena, beraz, ikusten dut bere nahia eta beste kultura batetik eginikoa den mundua uztartzen entseatzen, arrakastarik gabe, asimilazioren gurpil zoroan preso.

Alde batetik, normaltasunez bizi nahian baina ezin, oztopoz beteriko mundua baita, gaizki-ulertuz beterikoa, inkomunikazioz beterikoa, ukazioan eta bortizkeria sinbolikoan eraikia. Eskizofrenian erori gabe bederen, zeren jalgi bidea da eskizofrenia: pertsona bi modutan bizitzea; eskualdun eguneko %20 orduz menturaz eta erdaldun %80, konparazione.

Eskual Herrian eskualduna izan nahi duena, mugatua, etsitua, estresatua eta borroka pertsonalean ikusten dut, egoera kutsatu batean, izandako herri baten oihartzuna edo inertzia bezalako zerbait, berriz herri izan nahian, baina ezindua.

Eskualdunen kasuan, nahiz eta genozidio fisikoaren bidea erabilia izan den, genozidioa oroz gainetik, buruen kolonizazioaz bideratua izan da, pistolaz bai, baina haboro, eskola laguntzaile, genozidio kulturala izan da, eta abertzaleen munduan infiltrazio ideologikoa, nagusiarena, hegemonikoa, animalekoa izan da… Asimilazio prozesu batean ikusten baititut, menperatzailearen diskurtsoa osoki barneraturik, eta haboro ere, diskurtso hori defendatuz eta eskualdunak horren arabera sailkatu, baztertu eta sakabanatuz.

Badirudi ahantzi duzuela genozidio baten ondorengoak zaretela eta gerla anitz dituzuela jadanik galduak. Libro bazinate bezala jokatu nahi duzue, jostailuzko ENA batez, futbol selekzio baten alde, estatuarena egin nahian estatua ukan gabe, librearena libro izan gabe, hau da, Gipuzkoan erraiten zen bezala: zakurraren gauerdiko ametsak.

Deskolonizazio fisikoa hel dadin, hau da, nolabaiteko burujabetasuna egunen batean atzemateko, funtsezkoa da lehenik geure buruen deskolonizazioa egitea. Bertzenaz, atzemanen dugu estatua, bai, segurki, baina ez da eskualduna izanen: Irlanda bat izanen da, edo, okerrago, Espainia txiki bat.

Bi hizkuntza ukipenean direnean luzaz, batak ordezten du bestea. Ez ikusiarena egin dezakegu, baina lausotzen ari gara, lurruntzen, desagertzen”. Hitzak norabide bakarrean sartzen dira, mintzaje batetik bestera beti; gero espresioak, ondorean esaldi osoak.

Plazer egin nahi diozue erdaldunari, eta zuen burua apaltzen duzue, hura gainetik pasa dakizuen. Irakasle anitzek, etsiaren etsiaz, azterketa gainditzen irakasten dute. Hizkuntzaren maila, por el puto papel ikastera derrigortuak diren funtzionario publikoen eskakizunaren araberakoa da: eskaxa eta herbala. Eta lengoaia horixe daukagu eredu: Euskara sanoaz mintzo denari kaxero erraten zaio, eta goi mailako hizkera darabilenari, ponpoxo eta pedante.

Batua lanabes baliosoa da, baina oraingo egunean bi batua dauzkagu, Pirinioaren alde banatan. Estatuen egitura administratiboa onartu eta onetsi egin duzue erlijioski, eta mugaren orbana barnatzen duzue egunez egun.

.

Elkarrizketa osorik, HEMEN.

Uruguaiko euskaldun baten begietatik Uruguaiko euskaldun baten begietatik

XXI. mendeko Euskal Herria, Uruguaiko euskaldun baten begietatik bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

2017ko bigarren astea (Txiorik Onenak)

$
0
0
2017ko bigarren astea (Txiorik Onenak)

2017ko bigarren astea (Txiorik Onenak)

2017ko bigarren astea (Txiorik Onenak)2017ko lehen asteko txioak atzeratuta heldu zitzaizkigun, eta ondorioz oso laburra izan dug bigarren asteko aukeraketa, asteburuetako martxa berreskuratu aldera.

Zazpiko sorta berri honetan, Ernesto Gasco eta Munilla apezpikua agertzen dira, `Kakux auzia´ eta Urrezko Danborraz hitz egiten da-eta; baita errexufiatuez, beherapenez eta eguraldiaz ere, nola ez!

Joan den astekoen artean@martin_kitto izan da nagusi, beste behin. Martxa honetan, aurki Sergiy Nazarovich Bubkaren lorpenak ere txiki utziko ditu!

.

Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?

.

.

Pasa den asteko txiorik onena:

2017ko bigarren astea (Txiorik Onenak)

2017ko bigarren astea (Txiorik Onenak) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.

Viewing all 19880 articles
Browse latest View live


<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>