Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19681

“Nafarroa batua, nola?” mahaingurua Baigorrin

$
0
0
Nafarroa batua, nola? mahaingurua Baigorrin

Nafarroa batua, nola? mahaingurua Baigorrin

Beñat Arrabit (PNB), Daniel Olzomendi (EHBai) eta Alice Leizagezahar (Les Verts) baxenabartarrak eta Adolfo Araiz (EHBildu), Izaskun Goñi (Geroa Bai) eta Eduardo Santos Itoiz (Podemos) mintzatuko dira, Basaizeak eta Irulegiko Irratiak antolaturik,

Nafarroa batua, nola? mahaingurua BaigorrinNafarroaren Eguna hurbiltzen ari zaukula eta, Basaizea Kultur Batasunak eta Irulegiko Irratiak, mahai inguru bat antolatzen dute heldu den apirilaren 1ean Baigorriko Bil Etxea Gelan, “Nafarroa Bakarrerantz, nola?” izenburupean, Baxenabarreko eta Nafarroa Garaiko politikariekin.

Duela kasik 40 urte Baigorrin Nafarroaren Eguna ospatzen hasi zenetik, lehen helburuetarik bat izan da beti, Izpegiko bi hegietako nafartarrak biltzea, eta mugen gainetik harremanak azkartzea. Haatik, maleruski, bi Nafarroen arteko harreman horiek, ardura elkartruke puntual eta folklorikoetan gelditu dira; sakontzeko aukerarik gabe.

Azken denboretan, hemen eta han politika mailan eman diren aldaketek, balirudike, parada emaiten dutela, Izpegiko bi aldeetako nafartarren artean zinezko hurbilketa bat izan dadin. Sakonagoa, eta kulturaz gain, ekonomia eta sozial arloa ere hunkitzen ahal lituzkeena. Baina zer egiten ahal da arlo guzti horietan?

Apirilaren 1ean, 20:00etan hasita Baigorriko Bil Etxean izanen den mahain-inguruan, galdera horri ihardesten entseatuko gira; orai arte egina izan dena gogoratzearekin batera.

Hortarako, gaur egun ardurak dituzten sei politikari gomitatu ditugu. Hiru baxenabartar eta hiru hegoaldeko nafartar.

Beñat Arrabit, Baigorri-Garazi herri elkargoko presidenta eta PNBko kidea,

Daniel Olzomendi, Izurako auzapeza, Udalbiltzako Lehendakariorde izana eta EHBai-eko kidea

Alice Leizagezahar, Akitania Eskualdeko kontseilaria eta Les Verts-eko kidea.

Izaskun Goñi, Nafarroako Gobernuko lehendakariordetzako gabineteburua, Geroa Bai-eko kidea.

Adolfo Araiz, Nafarroako Parlamentuan EHBildu-ko bozemalea.

Eduardo Santos Itoiz, Nafarroako Podemos-Ahal dugu-ko parlamentaria.

Mahain ingurua, bi aldeetako nafartarrak biltzen gaituen hizkuntzan burutuko da: euskaraz. Eta Irulegiko Irratiko kazetari Jojo Bidart-ek gidatuko du. Haatik, itzulpena ziurtatua izanen da.

Elkar ezagutza egitearekin batera, alde bietako nafartarrentzat onuragarriak izanen diren harremanak azkartzeko lehen urratsa izan nahi luke debateak.

Hurrengo hitzordua, Nafarroaren Eguna izanen da. Apirilaren 24an iraganen dena.

Nafarroa batua, nola? mahaingurua Baigorrin

“Nafarroa batua, nola?” mahaingurua Baigorrin bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19681

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>