
Bruselako irudi faltsuak
Bruselako irudi faltsuak. Zuzenean eta presaka egin behar izaten dituzte maiz kazetariek gertakarien jarraipenak. Aste honetan bertan, Bruselan gertatuak kontatzerakoan hainbat akats ikusi ditugu; aurrez gertatutako leherketen irudiak, eta ondoren gezurtatuak izan diren informazioak tarteko.
Sare sozialen azkartasunak eta albisteak sortutako informazio kantitate handiak behartuta-edo, akats larriak egin dituzte hainbat komunikabidek aurrez konfirmatu gabeko irudiak elkarbanatzen. El País egunkariak akatsik larrienetakoak jaso eta hainbat gomendio eman ditu.
Esaterako, Bruselako aireportuko segurtasun kamerek grabatutako leherketaren irudiak zirelakoan, 2011an Errusian gertatutako atentatu bateko irudiak bota zituzten munduko hainbat telebista katek.
Metroko leherketaren uneko irudiak ere emititu zituzten, nahiz eta, irudi horiek 2011n Minsk-eko (Bielorrusia) metroan geratutako leherketa batenak izan. Bestalde, Twitterren Madrilgo 2004ko atentatuko irudiak zabaldu zituzten Brusela zela esanez.
Bruselako irudi faltsuak bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.