Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19710

Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea Saria

$
0
0
Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea Saria

Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea Saria

2016an, Zuzeuko Gaztea Saria abiatu genuen, eta 150 euro ditugu hilabetero 30 urte azpiko idazleen sarrera onenarentzat; Azkue Fundazioaren laguntzarekin banatzen dugu saria, gazteak euskaraz idaztera kitzikatzeko asmoz sortua.

Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea SariaLehiaketaren lehen bi hilabeteetan seina sinadura izan baditugu gurean, bukatu berri den honetan zortzi izan dira, eta gainera, bost berriak gurean, Zuzeun lehen aldiz idatzi dutenak. Guztira, martxoan, hamabi sarrera argitaratu ditugu GAZTEA atalean.

Guzti horien artean, Jon Intxaurraga saritzea deliberatu dugu, martxoaren 30ean plazaratu zuen “Museoan mozkor” sarreragatik.

Parte hartzea handitu bada, eduki aldetik ere, sarreren gaiak eta hauek jorratzeko orduan erabili diren ikuspuntuak kontutan hartua, lehiaketak gora egin duela begitandu zaigu. Gauzak horrela, benetan zaila izan dugu erabakia.

Denok turista bihurtu garen garaiotan, Intxaurragak museo batera egindako bisitaldiaren kronika ekarri digu umorez zipriztinduta, eta bide batez, artearen ulermenari buruzko hausnarketa egin. Horregatik saritu dugu.

Zorionak Jon, Martxoko Zuzeu Gaztea saria irabazi duzu-eta. Jar zaitez gurekin harremanetan 150 euroak eskuratzeko.

Bide batez, esan dezagun, apirileko Zuzeuko Gaztea Sarian lehiatzeko epea zabaldu dela.

Gazte, hartu parte!

.

zuzeu.eus-logo2Azkue-logo

ZUZEUko GAZTEA SARIA

zuzeu

ZUZEUko gaztea saria: hilean 150€ artikulu onenari hilabetero 2016an

Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea Saria

Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea Saria bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19710

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>