Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19955

Euskararen ahoskera EITBn

$
0
0
Euskararen ahoskera EITBn

Euskararen ahoskera EITBn

Euskararen ahoskera EITBnEuskal Telebista ikusi-entzuten dudanean goragalea ematen didala esan behar dut -egia esan, daukan programazioarekin ez gehiegitan-, bertan lan egiten duten kazetari eta esatari gehienak (ez denak, zorionez) Euskal Herriko herri-izenak, toponimia, euskal-abizenak, eta abar esaten dutenean erabiltzen duten ahoskerarengatik.

Zarautz; Zorrozaurre; Zamudio; Zuia, eta abar Espainiako Zamora balitz bezala ahoskatzen dute. Zabala; Zabarte; Zelaia edo Zubiaga abizenak Zorrilla balitz bezala -hobeto esanda, Zorriya-. Ikaztegieta, Azpeitia, Gaztelu edo Lezama Pozuelo balitz bezala, eta abar. Hau da, euskal ahoskera alde batera utzi eta gaztelaniaren ahoskera hobesten dute.

Ez da gauza bera gertatzen, ordea, beste herrialdeetako herri-izen edo abizenekin -Katalunia, Erresuma Batua, Frantzia…-; oso zaila izango zaigu honelakoak entzutea: Puigdemont (Puchdemont-en ordez); Domenech (Domenek-en ordez); De Gaulle (Degol-en ordez) edo Shakespeare (Shespir-en ordez).

Zoritxarrez, ez da EITBn bakarrik gertatzen; guk geuk ere, askotan, gauza bera egiten dugu, eta ez bakarrik gaztelaniaz hitz egiten dugunean, euskaraz ari garenean ere berdin egiten baitugu.

Zenbat euskaldun dira Zabala, Zarraga, Zaldua edo Zelaia abizena dutenak eta bere horretan ahoskatzen dutenak? Hau da, Z hori Zamarreño bezala ahoskatzen dutenak?

Kataluniarrei, ordea, berdin zaie katalanez, gaztelaniaz edo frantsesez ari; haiek bere abizen edo herri-izenak katalanez ahoskatzen dituzte -Girona, Lleida (ez, Yeida), Puchdemont, Jordi Puyol…-. Hizkuntzaren ahoskera ondo zaintzen dute; ez eurek bakarrik, EITBk eta Espainiako telebistak ere, ederki zaintzen dute katalanaren ahoskera.

Benetan, lotsagarria ez-ezik nazkagarria ere bada utzikeria hau. Goragalea alde batera utzi nahi dut. Euskaldunok gure hizkuntzaren ahoskera zaindu behar dugu; ez bakarrik euskaraz hitz egiten dugunean, gaztelaniaz, frantsesez edo katalanez ari garenean ere. Gure abizena Zabala bada eta Zamora bezala ahoskatzen badugu, ez gara ezer esaten ari; euskararen ahoskeraz esanez gero, zabaltza, zabalera… adierazten ari gara; zerbait esaten ari gara. Eta EITBri eskatuko nioke, inolako baimenik gabe gure etxeetan sartzen denez, zaindu dezala euskararen ahoskera bere kate guztietan, irratian zein telebistan; ez dut uste hain zaila denik.

Euskararen ahoskera EITBn

Euskararen ahoskera EITBn bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19955

Trending Articles



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>