Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19710

Urkulluk euskaraz twitterren, azken hogeitabost txioetatik bakarra

$
0
0
Urkulluk euskaraz twitterren, azken hogeitabost txioetatik bakarra

Urkulluk euskaraz twitterren, azken hogeitabost txioetatik bakarra

Urkulluk euskaraz twitterren, azken hogeitabost txioetatik bakarra

.

.

Martxoaren 31an, Iñigo Urkulluk Durangoko bonbardaketaren harira egin zuen txio bati erantzuna eman zion Aintzane Muguruzak, eta Lehendakariari twitter kontuan euskara ez erabiltzea leporatu (goian txioa).

Atentzioa eman zigun Muguruzaren salaketak, eta asteburuan kuxkuxean ibili gara Urkullu Lehendakariaren twitter kontuan. Azpira ekarri ditugu argitaratu dituen azken txioak, eta oso atzera jo behar izan dugu euskaraz bat aurkitzeko:

.

.

Hogeita bost mezu atzera egin eta martxoaren 22an aurkitu dugu euskarazko txioa, azken 25etik bakarra! Eta denboran atzerago eginda, martxoaren 19tik 22ra gazteleraz beste hamabi errenkadan; euskaraz hiru jarraian gero.

Hortik atzera, gaztelerak nagusi izaten jarraitzen duen arren, askoz orekatuagoa da bi hizkuntzen arteko txio kopurua, euskarazkoena eta gaztelerazkoena; aurretik ere inoiz Lehendakariaren twitter kontua begiratu izan dugunean iruditu izan zaigun bezala.

Azken aldian, Lehendakariak, txio baino gehiago egiten du pio; baita Aberri Egunean ere!

Urkulluk euskaraz twitterren, azken hogeitabost txioetatik bakarra

Urkulluk euskaraz twitterren, azken hogeitabost txioetatik bakarra bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19710

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik