
Il Coinquilino di Merda
Askok pasa ditugu urteak ikasle pisuan, edota lagunen artean etxebizitza partekatuz. Luze eta zabal idatzi da gaiaren inguruan, eta gai honi jokoa ematen dion elementu zentrala pisu-kide alubitoa izan ohi da, hots, “Il Coinquilino di Merda“.
Web orri hau duela gutxi topatu dut, eta dekalogo eztabaidaezina planteatzen du pisu-kide alubitoa identifikatzen laguntzeko.
Liburu bat ere argitaratu dute, eta ezkerrean duzuen irudia da azala: “Il Coinquilino di Merda. Errara Naturae.”
.
1.- Beti izan behar da oso garbi pisu konpartitu guztietan dagoela, gutxienez, Pisukide Alubito bat (hemendik, aurrera, PA).
2.- PA-k zurea den janaria eskaintzeko ohitura dauka.
3.- PA-k hilabeteak edo urteak igaro ditzake toalla berdina erabiltzen (maiz, zurea).
4.- Parranda egiten duen asteburuetan (ulertu bedi asteburua ostegunetik igandera) PA-k gauza ugari eramango ditu etxera: kalean aurkitu duen kartel bat, mota guztietako altzariak, gabonetako apaingarriak, trafiko seinaleak, loreontziak, plakaren bat…
5.- PA-k post-itak jartzen ditu bere tupperretan, eta ondoren, gainera, gai da argazkiak ateratzeko. Horrela ziurta dezake inork ez duela bere janaria ukitu, edo hala gertatu bada krimenaren frogak erakutsi.
6.- PA gai da bere oinetakoak garbitzeko ontzietarako erabiltzen duzuen espartzuarekin (eta gainera gero ezer ez esan).
7.- PA-ri egunen batean xurgatzailea erabiltzea otutzen bazaio, larunbat goiz batean izango da, eta ziurrenik, estupefazienteren bat kontsumitu ondoren.
8.- PA gai da bere gurasoak kristo etxetik etorri arazteko gaixo dagoelako (eta ia behin etxean badaude, etxea garbitu arazteko ere).
9.- PA-k noizbehinka errepikatuko dizu 20 zentimo zor dizkiozula azkeneko erosketatik.
10.- Zerrenda irakurri eta lehen araua ez baduzu zure egiten, ZU ZARA PISU-KIDE ALUBITOA.
Gehitu dezakedan gauza bakarra da PA-rentzat mikro-uhineko eta su inguruko zarakarra beste dimentsio batean dagoen elementua dela, eta tamalez, ezin duela ez ikusi eta ez garbitu.
Il Coinquilino di Merda / Il Coinquilino di Merda
Il Coinquilino di Merda. Dekalogoa bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.