Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 20108

Sautrela 439: Pako Sudupe, Dadaismoa eta Atoiuntzia

$
0
0
sudupe3

Sautrela 439: Pako Sudupe, Dadaismoa eta Atoiuntzia

Pako Sudupe Txillardegiren borroka abertzalea (Elkar) Dadaismoa Atoiuntzia (Edorta Jimenez)

Saiakera bat izango du ardatz aste honetako Sautrelak. Pako Sudupek XX. mendeko euskal intelektualik adierazgarrienetako bati buruz idatzitako lana ekarriko digu: Txillardegiren borroka abertzalea. Arlo askotan nabarmendu zen Txillardegi, baita literatura eta hizkuntzalaritza gaietan ere; saiakera honetan, ordea, Txillardegiren pentsamendu politikoa aztertu du Sudupek. Haren ibilbide politikoa gogora ekarri eta egungo optikatik aztertuko dugu Suduperen saiakeraren bitartez.

Sautrela 439Erreportajean Dadaismoa izango dugu mintzagai. Bere buruarentzako definiziorik nahi ez zuen korronte artistiko gisa aurkeztu zen dadaismoa XX. mende hasieran. Geroztik, ezarritako arau artistikoengandik ihes egin ohi du Dadaismoak. Mugimendu eklektikoa izaki, literaturan ere utzi du aztarna, baita gure literaturan ere, ageri diren lorratzak urriak diren arren. Ismael Manterola eta Jon Kortazar arte irakasleek gerturatuko digute dadaismoa.

Juan Luis Zabala Edorta Jimenezen ipuin-liburu batekin etorriko zaigu, 90eko hamarkadan argitaratutako Atoiuntzia lanarekin. Iragan mendeko istorioak kontatzen ditu, betiere, bazterreko eta portuetako giroa ardatz dutenak.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Sautrela 439: Pako Sudupe, Dadaismoa eta Atoiuntzia

Sautrela 439: Pako Sudupe, Dadaismoa eta Atoiuntzia bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 20108


<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>