Clik here to view.

Asteburu honetan: Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin
Alferrak gara baina ez hainbeste. Gaur etxean bertan eginiko orearekin osatuko dugu pizza. Eta inguruan ditugun beste zenbait osagarirekin. Onena azkar-azkar hemen azpiko bideoa ikustea duzu. On egin!
.
Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin
.
Osagaiak:
- 250g irin
- 125cl ur
- 7g legami
- 7g gatz
- 25g oliba olio
- tomate saltsa litro bat
- 2 mozzarela bola
- albaka
- antxoa poto bat
Errezeta:
- Hondokoa egiteko, irina, ura, legamia eta oliba olioa nahastu behar dira.
- Nahasirik daudela, ogiarekin egiten den moduan, oreari eragin.
- Bi minutuz itxaron eta berriz eragin… horrela 6-8 aldiz.
- Labea berotu 250ºtan.
- Tomatea, zartagi batean su ertainetan jarri ura galtzen has dadin.
- Bitartean, masa zabaldu eta nahi den itxura eman ostean, aproposa den paperaren gainean laberatu 2-3 minutuz.
- Labetik atera eta 180ºtara jeitsi tenperatura.
- Masa beroaren gainean, ia ur guztia galdutako tomate saltsa zabaldu.
- Mozzarela eskuarekin hautsi eta tomatearen gainean zabaldu antxoekin batera.
- beste 5-10minutuz laberatu eta handik ateratakoan, albaka gehitu.
Kasu!
Image may be NSFW.
Clik here to view.Albaka eta antzeko belar eta hosto freskoak, amaieran eta labetik kanpo gehitu kolorea eta berezko zaporea gorde dezaten eta oliba olio gordin tanta batzuk gehitu hostoen gainetik.
Alferra bazara, jakizu gaur egun merkatuan topa daitezkeela pizzak egiteko masa bikain askoak, baina gure iritzian, etxean egindakoa bezalakorik ez dago!
Behin pizzaren orea ikasitakoan, gainerako guztia nahierakoa da. Zeure irudimenaren araberakoa. On egin!
ntxoa frijituak
Pagotxa.eus
Image may be NSFW.
Clik here to view.
“Errezetak habia utzi duten zure moduko txorientzat”
Asteburu honetan: Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin
Asteburu honetan: Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.