
Maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria, ez galdu aukera
Atsotitzak “maiatz lore, lore eta lore” dioen arren, Zuzeu Gaztea Sariak lozorroan dirau; akaso unibertsitateko ikasleak azterketetan buru-belarri ibiliko dira oraindik.
Kontua da lehiaketak 150 eurorekin saritzen duela hilero-hilero 30 urte azpikoek idatzitako sarrerarik onena (izan daiteke testu soil, argazki bilduma, bideo, marrazki…); Azkue Fundazioaren laguntzarekin ematen dena.
Maiatzean ere 150 euro ditugu zeuretzako, ez galdu aukera!
Lehiaketan parte hartzen duen gazteak benetako izen-abizenez argitaratu beharko du artikulua, bere argazki eta guzti. (Baldintzak HEMEN).
Euskaraz idatzi gura duen gaztea akuilatzeko helburua du 2016ko urtarriletik banatzen den sariak.
.
Epai-mahaiak kontutan hartuko ditu:
- Artikuluaren edukia eta formaren bikaintasuna.
- Idatzitakoa izan dadila ZUZEUren erabiltzaileen interesekoa eta, ahal den neurrian, eztabaida eragilea.
- Testu soilaz gain, sareko kontakizun modu berriak erabiltzea ere hartuko da kontutan: argazkiak, multimedia, grafikoak, e.a. Horretarako egileak tresna edo bestelakoen beharrik balu, ZUZEUko erredakzioak bideratuko dizkio.
.
Zuzeuko Gaztea sariak azken lau hilabetetan argitaratu dituen artikulu guztiak irakurgai dituzue hemen. Orain arteko irabazleak, hauexek izan dira:
.
- Urtarrilean, Katalin Antxiaren “Kirol arroparekin bueltaka”.
- Otsailean Alazne Sainz Gil de Paulesen “Feminaziak sutan”.
- Martxoan Jon Intxaurragaren “Museoan mozkor”.
- Apirilean Leire Regadasen “Kaleko eserlekua”.
.
Zuzeu Gaztea Sariak 150 euro ditu zeuretzako
Maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria, ez galdu aukera bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.