Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Nork lapurtzen dio nori?

$
0
0
Nork lapurtzen dio nori?

Nork lapurtzen dio nori

Zalaparta sortu du azken egunetan Alfonso Alonso eta Javier Maroto, San Antonio auzian inplikatuta egoteak. Kontu Auzitegiak 393.862 euro ordaintzera zigortu ditu, poztekoa da gorbatadunek ere tartean poltsikoak urratu behar dituztela ikustea.

Nork lapurtzen dio nori?

Badirudi, 2003-2007 agintaldian Udal Gobernua osatu zuten 9 zinegotziek, lokalen kontratuarekin interes orokorrari kalte egin ziotela. Hau da, ohikoa den bezala sotilki eta “errespetu osoz” lapurtu zutela.

Alfonso Alonsoren udal gobernua osatzen zuten zinegotzien artean honakoak zeuden:  Alfredo Iturritxa, Marian Castellanos, Jorge Ibarrondo, Idoia Garmendia, Encina Serrano, Fernando Arangiz eta Miguel Angel Etxebarria ziren.

Halako albisteek amorrarazi egiten dute jendea. Niri aurretik ere dezente amorrarazten ninduten Alonsok eta Marotok, besteak beste, euren jokaera arrazistengatik.

Gutxienez, horrelako albisteekin beste behin argi geratu da zuriak, aberatsak eta gorbatadunak direla lapurretan egiten dutenak, lapurtzen digutenak; Eta akaso horregatik direla, justu eurak, atzerritik datozenengan arreta jarri nahi dutenak, kriminalizatu nahi dituztenak.

Nork lapurtzen dio nori

Nork lapurtzen dio nori? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>