Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19579

Arau aldaketak gramatika eta hiztegian. Ados?

$
0
0
Arau aldaketak gramatika eta hiztegian. Ados?

Arau aldaketak gramatika eta hiztegian. Ados?

Euskaldun osook ez gara ohartzen, euskara arrotza zaien askori (baita D ereduan ikasi, baina egunerokoan batere erabiltzen ez dutenei ere), euskara “konplexuegia” suertatzen zaiela. Ikusi eta entzun beharko zenituzkete ikasleek kexak, atsekabe eta etsipena. Ikasi ahala, hainbeste gauza ikasi behar izatea eta kontzeptu batzuk harrapatzea zail egiten zaie.

Euren azalean jarri behar dugu, baina. Erdararen egitura burmuinean barneratua izanik, euskaraz aritzea “esfortsu mental” handia eskatzen die. Hori da euskaraz ez aritzeko arrazoi nagusienetako bat (besteak beste).

Euskaldunzahar askori ere zail egiten zaie euskararen inguruko hainbat arau ulertu, ikasi eta barneratzea.

Euskarak, berez, badu bere logika, lexikoan zein gramatikan. Salbuespen asko ere, ordea.

(arau aldaketa batzuk usadio edo tradizioa mantetzearren egin dira batzuetan, bestetan euskalkiren baten alde egiteko).

Salbuespen eta logika apurtze horiek ikasle zein hiztunak gogaitu eta nekatu egiten ditu. Hori dela eta, arau batzuk aldatzea proposatzera natorkizue.

Arau aldaketa batzuk zailak dira burutzea, izan ere, gizartean jada hedatu eta errotu dira. Beste aldaketa batzuk, ordea, errazagoak dira burutzeko, baina ez dira garrantzi handiko kontuak (bai ordea ikasleentzat!).

 

bait+X

bait+naiz=bainaiz >> bait naiz

bait+da= baita >> bait da

bait+naiz=baitzara >> bait zara

bait+gara=baikara >> bait gara

Oraingo araua bait+aditz laguntzailea biltzean datza. Biltze bakoitzean aldaketa egin behar da, arau fonetikoak jarraituz. Baina arau fonetikoa ez da oro har jarraitzen (adibidez: hitz egin (hitzegin edo hitzein), batik bat (batipat), ez dakit (etzakit)… Zergatik kasu batzuetan bai eta besteetan ez?

Zergatik ez, ordea, mantendu antzinean egiten zen bezala bait da, “bait naiz”, “bait gara”…?

Gainera, horrela bi “baita” nahastea saihestu dezakegu:

  • Ezin dugu ikusi, argia itzali baita. (=da eta.)
  • Itzali ordengailua eta baita argia ere. (=también)

EGON aditz trinkoa.

nago

hago

dago

gaude >> gagoz

zaude >> zagoz

zaudete >> zagozte*

daude >> dagoz

Zergatik ez mantendu –GO sustraia EGON aditz trinko guztietan? Beste aditzetan bezala (naBIL, naTOR, nOA, daRAMAt, daKAR…)

*Hainbat lekutan zagozie esaten da.

-(e)la, -(e)n, -(e)lako, -(e)nean

-E letra bi kontsonante artean jartzen da deklinabideetan (adibidez: JonEk, AndoainEn…). Zergatik beheko kasuetan apurtu behar dugu arau hori? Bi bokalen artean -E letra jartzen dugu.

da+(e)la=dela  >> dala

zara+(e)la=zarela >> zarala

gara+(e)la=garela >> garala

dira+(e)la=direla >> dirala

du+(e)la=garela >> dula

Gainera, “Mikel etorri dala.”  “Zu etorri zarala.” euskalki askotan erabiltzen da. Forma horiek euskara naturalagoa dirudite, ezta?

Arau aldaketak gramatika eta hiztegian. Ados?


H bai edo H ez.

hatz, atzamar, atzapar, atzazal, behatz:   zergatik batzuetan H erabili eta beste batzuetan ez? Ez al da hobe beti H-ez edo beti H gabe?

 

erbeste“. Zergatik h gabe idatzi,”herri” h letraz erabiltzen badugu beti?

 erbeste >> herbeste


Subjuntibera.

naiteke>>naiten (-ke ordez –n)

nadin > naiten

daiteke >> daiten (-ke ordez –n)

dadin > daiten


Hiztegia

– atzazkal ordez, zergatik ez atzazal? (atz+azal, atzaren azala).

– iloba (niet@ eta sobrin@), loba (niet@ eta sobrin@), biloba (niet@).

Zergatik ez hitz bakarra “niet@” esateko eta beste bakar bat “sobrin@” esateko?


etabar, etabar.


Sinplifikazioa onuragarria da. Ikasleek azkarrago ikasiko balute, behar dugun euskal masa kritikoa lasterrago lortuko genuke. Sinplifikazio hori (koiné izenaz ere ezaguna) jadanik bere bertsio “batua” duten hizkuntza indartsuetan ere eman da (txinera -mandarin sinplifikatua-, ingelesa -plain English-, alemaniera…).

Euskara aberatsa eta heterogenoa da. Baina Batua indartu eta Euskalkiek bere nortasuna eta indarra lortu behar badute, arau aldaketa batzuk lagungarriak suerta daitezke.

Hemen aipatutako aldaketa batzuk jada bizkaieraz ematen dira. Baina aldaketek ez dute inolaz ere herrialde arteko borroka zentzugabe eta antzurik piztu behar. Naturaltasuna eta erraztasuna bilatzea dute helburu. Ez besterik.

 

  • Arau aldaketa hauek zentzurik ba ote dute? Zein da zure iritzia?      Behean duzu aukera zure iritzia emateko.

 

Artikulu hau idatzi aurretik, hainbat irakasleri galdeketa egin diet. Hurrengoei eskerrak eman nahi dizkiete euren pazientziagatik: Manul, Pako, Fontso, Bego, MCarmen (I eta II), Itsaso eta Xabi.

euskaragara.net

Arau aldaketak / Arau aldaketak / Arau aldaketak

Arau aldaketak gramatika eta hiztegian. Ados? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19579

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>