
Aurrenekoaren bakardadea
“Ikusi, emoziona ta etxea, iñok kasoik bez”; Bikain Urkiriri gorazarre.
.
Honezkero, jakinaren gainean egongo zara. Berriatuako Atxurra koban “artearentzat santutegi berri” baten aurkikuntza egin ei dabe. Atzo ezagutarazi eben barria, eta komunikabideek garrantzia handia emon deutse agerpenari, tokiko hedabideetatik hasi eta RNE1 irratiraino; gaurko prentsa ikusi besterik ez dago:




Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzan, “14.000 urte baino gehiago dituzten margoak topatu dituzte Berriatuko Atxurra kobazuloan” dino Asier Alkorta kazetariaren lerroburuak. Artikuluak, Bizkaiko Arkeologia Museoko Diego Garateren esanak jasotzen dauz, beste hedabideek lez, berak zuzendu dauz-eta indusketak. Eta Iñaki Intxaurbe taldekideak, 2015eko irailean lehen margoa aurkitu ebanean sentitutako zirrara ere agertzen dau: “Intxaurbek dio ikusi zuen lehenengo margoa bisonte bat zela. `Ikaragarria izan zen. Adrenalina igo zitzaidan, eta Garateri esan nion aurrean neukana bisonte baten irudia zela. Gutxinaga, biok dena aztertzen hasi ginen, eta bat-batean, Garatek zaldiaren irudia ikusi zuen´. Zur eta lur,kanpora atera eta egindako aurkikuntza barneratzen hasi ziren; urduri jarri zirela dio”.
[BIDEOA]
Hitzak eskualdeko espeleologoen berbak ere jasotzen dauz baina: “Dena dela, Oier Gorosabel ADES espeleologia taldeko kideak azaldu du margoak duela bost urte ikusi zituztela estreinako. `Bikain Urkiri ondarrutarrak ikusi zuen. Baina ez genion kasuri handirik egin´”.
Oin dala 5 urte ikusi zittuana, gaiñera, @BikainUrkiri izan zan. Gogoratzen dozu ala?
https://t.co/rQDBI2N5BX
— Oier Gorosabel (@Txikillana) May 24, 2016
.@BikainUrkiri @LeakoHitza “Ño! J.M.N. horrek zaldixak ondo marrazten zittuan!” esan ei zenduan gaiñera (Gotzon ondo gogoratzen da).
— Oier Gorosabel (@Txikillana) 2016(e)ko maiatzak 24
Deigarriena (eta ederrena) Urkiri beraren erantzuna begitandu jaku; aurrenekoaren zirrara, eta ingurukoen jaramonik eza ondo baino hobeto erakusten dabena. “Gogoratzen naiz, bai. Ondo gainera. Neure bizitzako pasarte arrunt bat; ikusi, hunkitu eta etxera, inork kasurik ere ez” -batuerara ekarri dogu, azpian ondarroarrez dozue-eta-. Bera egon da, seguruenera, orain 14.000 urte margoak pintatu ebenen hurren.
@Txikillana@LeakoHitza akordaten naz bai. Ondo gainea. Neure bixittako kapitulo normal bat; ikusi, emoziona ta etxea,iñok kasoik bez…
— Bikain (@BikainUrkiri) 2016(e)ko maiatzak 24
Aurrenekoaren bakardadea / Aurrenekoaren bakardadea / Aurrenekoaren bakardadea
Aurrenekoaren bakardadea bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.