Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

UPNko euskal parlamentariak, Euskalerria Irratian

$
0
0
UPNko euskal parlamentariak, Euskalerria Irratian

UPNko euskal parlamentariak, Euskalerria Irratian

Nafarroan Gobernu aldaketa gauzatu eta urte betera, Nafarroako egoeraren erradiografia osatu asmoz, UPNko parlamentari Iñaki Iriarte Euskalerria Irratian izan da, Juan Kruz Lakasta kazetariaren galderak erantzuten.

.

Elkarrizketaren lagin bat (euskara eta ikurriñari buruz esandakoak):

“Agian, euskara exijitu beharko litzateke postu batzuetarako, zonalde horietan non gehiengoa euskaraduna den, baina, aldi berean, aintzat hartu behar dira gehiengo erdaldunaren eskubideak”. Lanpostuaren arabera eskatu beharko litzateke euskara ezagutza, haren aburuz: “Euskaraz irakasteko normala da euskara eskatzea, baina hain ulergarria iruditzen ez zaidana da euskara bihurtu izana lan baimen”. Administraziotik at gera daitezkeen erdaldunak izan ditu gogoan: “Arriskutsua da gehiengo erdalduna baztertzea administraziotik”.

“Talkak eta desadostasunak normaltzat hartu beharko genituzke. Komunitate batean existitzen direnean bi hizkuntza, normala da pertzepzio ezberdinak izatea baloratzeko formaz”, adierazi du.

UPN euskararen kontrako diskurtsoa haizatzen ari ote den galdetuta, ezetz uste du parlamentariak. “Ez dut uste gatazka linguistiko bat sortzen ari garenik; ausartzen ari gara planteatzera debate bat euskararen lekuaren inguruan, eta gainera jende mehatxatu gabe, nehori kotxea erre gabe”.

«Ausartzen ari gara planteatzera debate bat euskararen lekuaren inguruan, eta gainera jende mehatxatu gabe, nehori kotxea erre gabe»

¡Qué vienen los vascos! esaldia erregionalisten ahotan ote dagoen itaunduta, “klixea” dela deritzo. “Ez dakit UPNtik norbaitek hori horrela esan zuen. Agian klixe okerra da. Nafar gizarteari esan behar diogu hemen kabitu behar garela, Nafarroa askotarikoa dela, espainiarrak ez garela arrotzak Nafarroan”.

Ikurrina udaletxeetako balkoietan paratzeaz ere mintzatu da. “Oso kritikoa izan naiteke ikurrinaren presentziarekin, baina sektore batzuetatik ikurrina oso maitatua da, eta iruditzen zaie ikurrina kritikatzean era euskal kultura kritikatzen dela. Gure kritikak ikusten dira oso zorrotzak balira bezala, baina ez da hainbesterako”.

Zehaztapen bat egin du gai berari tiraka, galdera erretorikoa jarri du mahai gainean: “Zuk admititu zenuke AEB hegoaldeko estatu batean biziko bazina, iparraldeko bandera? Ikurrina bada alderdi politiko baten bandera. Zein tokitan alderdi politiko baten bandera bihurtu da nortasun edo talde kultural baten bandera. Ez da oso osasungarria?”.

«Nafar gizarteari esan behar diogu hemen kabitu behar garela, Nafarroa askotarikoa dela, espainiarrak ez garela arrotzak Nafarroan»

.

Iñaki Iriarte da egun UPNko parlamentari euskaldun bakarra, Cristina Altunarekin batera. Justu orain urte bete, Barañaingo Sahats euskaltegian euskara berreskuratzeko bidean dabilen ultzamarra ere elkarrizketatu zuen Euskalerria Irratiak.

Cristina Altuna (UPN) Euskalerria Irratian

UPNko euskal parlamentariak, Euskalerria Irratian

UPNko euskal parlamentariak, Euskalerria Irratian bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>