
Eneko Goiak elkarbizitza maite al du?
Aldaketeen sortze prozesua gatazkaz beteta egoten da. Gehienetan aldaketa sozialak gatazkatsuak izaten dira, hori esaten digu historiak. Hori dela eta gatazka bat ikusten dudanean oso pozik jartzen naiz. Hala ere, askotan nazka ez sentitzea ezinezkoa da, gaur adibidez, Eneko Goia jaunaren hitzek kriston nazka eman didate. Sentitzen dut baina ezin ditut horrelako diskurtso legezale-formalistak jasan; gezur eta manipulazio hutsa direlako. Ongi etorri Donostia eta Ñoñostiaren arteko gatazkara!
Zer esan du ba?
“El alcalde de Donostia acusa a Gipuzkoa Zutik de vulnerar las «normas de convivencia»”. 1
Benetan? Alkateak uste du “normas” eta “convivencia” hitzak esateagatik bere diskurtsoa egia bihurtuko dela. Zoritxarrez, alkate jaunaren diskurtsoa falazia besterik ez da. Liberalentzako (Locke-ren arabera) Estatua eta legea balio dute herritar zintzoak kriminalengandik babesteko. 2
Liberaleek beti legezale diskurtso formalistak erabili dituzte jendartearen harreman sozialen izaera politikoa ikusiezina bihurtzeko eta eztabaidak euren menpe-lurretara eramateko. Hala ere, garrantzitsua da identifikatzea diskurtso honen atzen dagoen orden ideologikoa; zera, positibismoa sortu zuten ideologia liberalari izaera zientifikoa emateko, beraz, esaten duten guztia Egia da. Positibismo errabiatu honentzako formak dira garrantzitsuena -Factuma- jasotzen, hartzen edota esperimentazen dudana, factum-a izango zen. Akanpada bat badago kalean eta hiriko araudiaren kontraesanean dago eta berdin zait esan behar dutena, orduan desalojatu behar ditugu, oso sinplea da eta seguruenik konplexu moralak kentzen dizkio alkateari lasai-lasai lo egiteko.
Nola eraiki da araudi hori? Benetan araudiaren arabera ezin da akanpada bat montatu Bulen? Ez dakit, aspergarria iruditzen zaiztik hitzontzikeri legezale horiek, bilatu ditut araudiak, saiatu naiz irakurtzen, hala ere ez dut akanpaden aurka hitzik topatu…
Nori galdetu diote araudi hori egiteko? Lerdoak gara eta funtzionarioek esan behar digute nolakoak izan behar diren gure bizitzak?
Adibidez turistek eta turismoaren industriak hiri baten bizitza, elkarbizitza eta oreka hondatzen dituzte, Bartzelonaren kasuan ikus dezakegu. Hala ere, alkatea eredu honengatik kezkatuta al dago?
Elkarbizitzarengatik hain larrituta dagoenez…
Ideologia liberalaren beste aspektu bat finkatzen da, denok dakigun bezala, bi zutabe hauetan: “Ordena eta Progresoa”. Zentzu honetan, eta agian horregatik, alkatea “normas de convivencia”-gatik hain kezkatuta dabil; Gipuzkoa Zutik-en akanpada desordena bada eta Erraustegia progresoa, bai horixe!
Atzo, Buletik ibili nintzen eta geroztik, anormalidaderik ez dut ikusi. Ikusi nituen gazteak, helduak, umeak elkarrekin, hitz egiten… hori baino normalagorik?
Portzierto “elkarbizitza” ez da Donostia2016ko hitz polit bat bakarrik, hala ere, ematen du politikariei “benetako elkarbizitzak” beldurra ematen diela…
Niretzat gauza bat argi dago, bi mundu, bi ikuspegi, bi proiektu daude area politikoan, eta gu euren munduan ez gara kabitzen; horregatik ezin dute irabazi!
.
1.- http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20160607/el-alcalde-de-donostia-acusa-a-gipuzkoa-zutik-de-vulnerar-las-normas-de-convivencia
2.- http://pendientedemigracion.ucm.es/info/eurotheo/diccionario/L/liberalismo.htm
Eneko Goiak elkarbizitza maite al du? / Eneko Goiak elkarbizitza maite al du?
Eneko Goiak elkarbizitza maite al du? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.