
Jon Martinez
Aurretik Yurgi Magoa bezala ezagutzen genuen, sekulako sorginkeriak lortzen zituen antzezlanean. Gabiriako eliza atari osoa jarri zuen barrez lehertzen iazko abuztu gau batean, herriko festetan; eta hori ez bada erraza, pentsa igande arratsalde batean kaskarreko mina daukan koadrila bati grazia egitea, eta haiek (guk) harrapatzeko moduko txisteak egitea. Aurreikuspenak bete zituen Txikik, eta barre pixka bat egin genuen berekin, eta beste apur bat bere kontura.
Orain Jon Martinez bakarrizketak egiten dabil Euskal Herrian barna. Bakarrizketak fenomeno bat izan dira azken urteetan, biralak bihurtu dira asko eta asko, baina eremu honetan ere erdara nagusi; komiko espainiar eta frantziarrak direla eta, edota euskal herritarrek erdara hautatzen dutelako. Behin entzun nion Kike Amonarriz tolosarrari, eta arrazoi osoa dauka: umorea oso gauza serioa da. Hartu serio zuen herriko aisialdi guneetan umoreari eskaintzen diozuen tartea, eta jarri euskara plaza erdian.
Txikik gure galderak erantzun zituen euria hasi aurretik, eta bakarrizketako pasarte batzuk ere sartu ditugu bideoan.
Jon Martinez txiki
Jon Martinez “Txiki” – umorea eta euskara bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.