
Munduko pintxo moruno onenak
Orain dela 50 urte, Abdel Euskal Herrira heldu zen, zorionez. Zorionez esan dut, munduko pintxo moruno onenak egiten dituelako, eta ez balitz etorri, gaur egun “gutizia” hori dastatu barik egongo nintzateke. Kontatuko dizuet zerbait Abdel-i buruz eta bere bizitzari buruz, eta noski, nola bukatu dudan nik artikulu hau egiten (artikulu hau niretzat idazlana da, ni ikaslea bainaiz).
Abdel bere familiarekin, lehen esan bezala, orain dela 50 urte, Nador-tik (Marokotik) etorri zen Euskal Herrira. Bere aititek betidanik pintxo morunoak egin ditu eta Abdelek eta bere anaiak tradizio horrekin jarraitzea erabaki zuten. Lehenengoz, Bilbon egon ziren pintxoak egiten, gero Basaurin, urte batzuk pasatu eta gero, Abdel bere emaztea eta bere semeekin Barakaldora joan zen eta han “Salama” deituriko tabernan lan egin zuten.
Ezin dut jarraitu bere anaiak apaitu barik… Bata “Iruña” tabernan dago lan eta bestea “Melilla y Fez” tabernan dago. Bilboko jendea, seguraski, ezagutuko dituzte bi taberna hauek oso ospetsuak direlako Bilb0ko jendearen artean. Betiko tabernak dira eta jendea hara joaten da pintxo morunoak jateko.


Abdel-ekin jarraituko dut. Gaur egun, Getxon lan egiten du. Jatetxe bat hartu zuten hark eta bere semeak eta berregin zuten. Egia esateko, leku oso polita da. Getxoko “Kirol portuan” (“Puerto Deportivo-n”) dago, eta jatetxea “Gran Cabo” deitzen da (Lurmutur handia). Menua oso ona dauka, zer esan diezazueket nik? Baina, beno, egia da. Beren produktuak kalitate ona daukate eta hori nabaritzen da janaria dastatzeko orduan.
Bestalde, Abdel, txingarretan dago beti, bere pintxoak egiten, eta beno, haragia orokorrean… Abdel “txingarretan” onena da, txuletoia, edo txuletatxoak, dasta dezakezue edo…ez dakit, Abdel-ek egiten dituen edozein gauza!


Azkenean, konta diezazueket zergatik nagoen hemen hau idazten…. Ni euskarako ikaslea naiz eta nire irakasleak eskatu zidan menua euskaraz jar nezan (ni Abdel-en semearen neskalaguna naiz eta taberna berriarekin laguntzen diot), baina Getxon, zehatz-mehatz, Kirol Portuan, nahiz eta euskaldun asko egon, turista gehienak atzerritarrak dira, orduan, menua ingelesez behar zuten.
Nire irakaslea ez zegoen oso pozik erabakiarekin, baina onartu zuen bere porrota. Baina, egun batean gizon batek zerbitzariari menua eskatu zion… ea euskaraz bazegoen!!!
Miresgarria zen, baina egia! Horrek bultzatu ninduen euskaraz jartzera. Pentsatu nuen.. irakaslea ez da euskararen friki bakarra! Horregatik hemen nago hau idazten, eta noski baietz, menua itzulita dago ere.
Hau ez da izan itzulpena egin nuen lehen aldia. Lehen itzulpena beste taberna batean izan zen. Hori itzultzeko ere, hasieran ez zitzaigun ideia ona iruditu, baina irakasleak txapa eman eta gero konbentzitu gintuen. Bueno, itzulpena bi ikaslek egin genuen eta gero irakasleak zuzendu zuen. Gero, itzulpena irakasleak eta nire mutilak jarri zuten. Hemen duzuen webgunea:
Baina paperezko menua itzultzea beste gauza bat zen. Inprimitu behar zen eta dirua gastatu (baina lehen esan dudan bezala, azkenean BAI, itzuli dut eta inprimitu dut).
Gainera, “Gran Cabo” taberna martxan jarri genuenean, jendea kontratatu behar izan genuen (sukaldariak, pintxeak eta zerbitzariak). CVak begiratu nituen eta euskara zekiten edo ez, ez zen garrantzitsua, jendeak ez duelako euskaraz eskatzen, baina bai ingelesez.
Norbait Getxotik (Bizkaia) pasatzen bada, hor daukazue gure txoko txikia. Euskaraz eskatzen badiguzue, saiatuko gara ahal dugun hoberen egiten, baina kontuan hartu horko langile guztiek ez dakitela!
Munduko pintxo moruno onenak
Munduko pintxo moruno onenak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.