Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19700

Electro-swing

$
0
0
cover_wsl-es2

Electro-swing

Electro-swingDuela gutxi ezagutu dut musika estilo hau, eta hau idazten nuen bitartean kendu egin beha izan dut ezin nintzelako aulkian geldirik egon, ezin nuelako kontzentratu. Aterki bat edo bastoi bat hartuta dantza egiteko gogoa sartzen du, koxisa esnatu, aldakak biziberritu. Ez da elektroa, ez da swing hutsa, electro-swinga da, eta niri behintzat mundu berri bat ireki zait.

Genero honek swing eta jazza nahasten ditu house edota hip-hop estiloekin, emaitza vintage ederra lortuz (nik ere erabili nahi nuen hitz hau, utzi bakean). Soinu moderno bat lortu dute, dantza aspertu arte egiteko elektro doinuekin, baina ezin da ukatu aldi berean swing zaharraren esentzia mantentzen duenik, hastapenetako grabaketak barne. Musika estilo hau 90eko hamarkadan hasi omen zen ernaltzen, eta agerikoa da ondo eboluzionatu duela, ni behintzat ezin naizelako dantza egin gabe gelditu.

Jarraian aurkitu dudan loturan genero honetako talderik esanguratsuenak aurkitu ditut. Ni ere hasiko naiz bide honetan apurka sakontzen, baina oraingoz youtubek eskaintzen dizkigun nahasketetara jo dut. Nahasketa onenak bertan dauzkazue, aspertu arte!

 

Electro-swing

Electro-swing bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19700

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>