Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19579

Birigarroa alkate

$
0
0
0-5

Birigarroa

Birigarroa alkate, edo lehendakari, edo nahi duzuena; txantxangorria zizare buztan batengatik preso daramaten bitartean ederki bizi den gibel handia. Hala zioen abestiak, bederen:

BirigarroaAbuztuan asko deskonektatzen dugu, ni lehenengoa; baina uda hau ezberdina izango da ziurrenik Euskal Erdiko lagunentzat, kontutan hartuta hauteskundeak irailaren 25ean izango direla. EAJ-k ez omen du aurre-kanpaina luze bat nahi, batzuek diotenez; ikasturte hasiera normalean baino mugituagoa izango dela zalantzarik ez. Espainolismoa hirugarren eta laugarren postuan egon da oraino, baina hemendik aurrera ikusiko.

“El oasis vasco”, entzun diot Ortuzarri aste honetan; ETB-ko albistegiak ere oso zaleak dira uneoro Hego Euskal Herria batzuetan, eta EAE besteetan, estatu espainiarraekin alderatzeko, eta hori, dakigun bezala, ispilatze hutsa da. Hezkuntzan, ekonomian, askatasun demokratikoetan, garraio publikoan, azpiegituretan, osasungintzan, etxebizitzan… atzeko ilaran egon ohi da estatua.

Baina beste gauza batzuetan punta-puntakoa da estatu espainiarra, ustelkerian edo kargu publikoen soldatan, eta horregatik zilegi iruditzen zait gai honetan alderaketak egitea; eta begira zer nolako sorpresa, horretan ere “oasis baskoia” zerrendaren goiko aldean dago, Podemoseko politika berriaren lagunekin batera (El Mundo).

Birigarroa

Azken egunetan “oasis” delakoaren eta Puigdemont inguruan oso hitz ederrak irakurtzen ari naiz; eta egia da Presidenta erakusten ari den jarrera ez diogula Urkulluri usaindu ere egingo. Baina gauza batek ez du bestea kentzen, klase kontzientzia ez da inoiz galdu behar; garbi izan bai jeltzaleak eta bai konbergentzia zaharrekoak ez dutela inoiz ahazten noren zerbitzura ari diren lanean. Beren enpresa lagun, eta noski, zilbor propioaren mesedetan.

Birigarroa

Birigarroa alkate bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19579

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>