Clik here to view.

Nik esango dizut azkarra edo tontoa zaren
Bai, bai, nire kontu zuei ikaragarri azkarrak edo ikaragarri artaburuak zareten esatea, zeren eta zientifiko batzuk azterketa bat egin dute; eta nola edozer gauzari “azterketa zientifikoa” abizena jarriz gero zilegi den, ba entzun ondo eta txiton.
Ikerketa hau abiatu zuten zientzialariek sekulako galdera egin zioten beren buruari: zoriontsu izateko lagunak behar al dira? Nik beste ikerketa bat abiatu dut galdera hori otutzen zaion norbaiti ze ostia pasatzen zaion jakiteko. Bonne, harira. 18 eta 28 urte arteko 15.000 lagunekin aritu dira lanean, biztanleria dentsitate ezberdinetan bizi direnak. Hiru ondorio nagusi jarri dituzte mahai gainean:
- Biztanleria dentsitate altua daukaten tokietako jendea ez da hain zoriontsua.
- Gehienek, zoriontasuna sentitzeko, beren zirkulu sozialarekin bildu behar dute, maiztasun batekin.
- Inteligentzia maila handiena daukatenak dira salbuespena, ez dute hainbeste lagunik eta ez dira asko biltzen.
Image may be NSFW.
Clik here to view.Diotenez, gure arbasoek 150 laguneko zirkulu bat zeukaten, eta gaur egun gure inguruan askoz ere jende gehiago izan arren, antzeko zirkulua mantentzen jarraitzen dugu. Pertsona azkarrek ez dute beren lagunen babesa behar aurrera egiteko, ikerketaren arabera, aski dira beren buruarekin, ez dute beste inor behar. Hau da, pertsona azkarrak ia robotak direla esan daiteke, kriptonetik iritsitako harribitxiak, sasi jainko antisozialak, Santi Leonek aipatzen zuen euskal Sheldon Cooper deshumanizatu bat.
Ba zuek atera kontuak, hurrengo Nobel saria zain duzuen edo ez zareten txosna txanda batean bueltak ondo emateko gai. Ni nire koadrilakoekin noa, limoi bat miazkatu eta paretak buruarekin jotzera.
Nik esango dizut azkarra edo tontoa zaren
Nik esango dizut azkarra edo tontoa zaren bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.