Koldo Almandoz, zinegilea: “Euskal zinemari buruzko liburu gehiago daude pelikula baino”

Pasa den otsailean estrenatu zuen ‘Sîpo Phantasma’ (Untzi Phantasma) lan berria Rotterdameko jaialdian. Film laburretara ohituagoak gaitu Koldo Almandoz (Donostia, 1973) zinegileak, baina oraingoan 67 minutuko iraupena duen film luzea osatu du. Tamainak garrantziarik ez duela, eta nahiago duela horri ez erreparatu, horixe komentatu digu Donostiako Gros auzoko Belgrado tabernan egin dugun hitzorduan.