
Patxo Telleria Pregolariaren Agurra Mari Jaiari
Bilbotarrak, Aste Nagusia bukatzera doa, eta honekin batera nire pregoilari lana.
Milesker zuei, gurekiko izan duzuen jarrera jatorragatik. Milesker ere konpartsei, eta bereziki Jai Batzordeko jendeari, egiten duten lan itzelagatik: Itxaso, Oihana, Izaskun, Yanire, Itziar, Ziortza, Javi, Iker, Lier eta Lion-i. Eta Gisseleri, eta ondoan izan ditugun bere konpartsako kideei. Zuen militantzia eskuzabala miresten dut.
Bukatzeko, Gabriel Arestiren hitz batzuk birziklatzeko atrebentzia izan dut. Barka diezadala:
.
Aste Nagusia
defendituko dugu.Errutinaren kontra,
indibidualismoaren kontra
Uniformidadearen kontra
defendituko dugu Aste Nagusia.Galduko ditugu lo, atsdeden eta sosegua,
baina Aste Nagusia defendituko dugu.Etorriko dira erasoak, liskarrak eta ezinulertuak,
etorriko dira moda errezak, merkatu interesak eta globalizazioak,
baina Aste Nagusia defendituko dugu.Ni joango naiz,
Mari Jaia erreko dute
Baina Aste Nagusiak iraunen du zutik.
Argazkia: Borja Agudo
Patxo Telleria Pregolariaren Agurra Mari Jaiari
Patxo Telleria Pregolariaren Agurra Mari Jaiari bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.