
Zumaia
Asteartean agindu bezala, hemen nator gehiagorekin. Gaiak baditu mila ertz, mila helduleku. Ez nekien zer nolako saltsatan sartzen arituko ote nintzen, eta “Kalea guztiona da” ekimena nondik datorren ikertzeari ekin nion. Ziur nintzen borrokak izango zirela, beti bezela, baina sorpresa galanta hartu nuen ekimena babesten dutenen zerrenda ikustean:
- CC.OO, ESK, LAB eta ELA sindikatuak
- TSko langileak
- Guascor enpresa batzordea
- Urola enpresako (XEY) langile komitea (ELA, LAB eta CCOO)
- Astilleros Balenciaga langile komitea
- Mendiaraiz enpresako ELA eta LABeko delegatuak
- Korta enpresako ELAko delegatuak
- GKN Driveline Zumaiako langile batzordea (UGT, ELA, LAB eta ESK)
- Errefuxiatuen harrera taldea
- Bertso Eskola
- Eskubide Sozialen Karta
- Duintasuna elkartea
- Odol emaileen elkartea
- Malen Etxea (Emakume migratzaileen elkartea)
- Natur taldea
- Dardara (Zumaiako Musikarien Kolektiboa)
- Libre
- Gazte Asanblada
- Talde feminista
- Ernai
- Inpernupe Kultur Elkartea
- Hirekin (Gazteen emantzipazioa sustatzeko egitasmoa)
- Katxapero gazte konpartsa
- Ikasle Abertzaleak
- Gure Esku Dago
- Herri Irrati Librea sortzeko lantaldea
- ZIIZ Industria ondarea
- Bateleroak
- AEK
- Ostarrena Zine-kluba
Tipikoa, CC.OO-ekoak bazterrak nahasten, CC.OOnspirazioa, CC.OOntubernio judeo-masonikoa… Beno, laburbilduz, ETAren tentakuluak.
Gatazka duela hilabete hasi zen, baina Euskal Herrian ezaguna ditxosozko horma horren bitartez egin da. Hamabi mural margotu eta hamabiak ezabatu ditu udalak, eta “Kalea Guztiona Da” KGD zerbitzu seketuetakoak superstiziosoak ez badira hamairugarrena martxan izango da ziur. Euskañol jatorrean esanda, “la horma de su zapato” aurkitu du bertan udaletxeak. Bideo honetan hartu eman honen azkeneko atala agertzen da:
Tximuarena egiten jarraituko ote dute? Etzi informazio gehiago.
Zumaia
Zumaia, klandestinoen eskutik (II) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.