Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Mintzanet: euskara doan eta Internet bidez modu errazean

$
0
0
mintzanet

Mintzanet

Zer da Mintzanet?

Euskara praktikatu nahi duzu baina ez daukazu norekin? Euskara ikasi zenuen, baina erdi ahaztuta daukazu? Euskaraz egiten duten mintzakideak topatu nahi dituzu?

mintzanetEuskaraz egin nahi duzuen guztiok hemen duzue Mintzanet, munduko edozer txokotan egonda ere euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzen duen proposamen berritzailea. Internet bidez, noiznahi, euskaraz mintzatzen diren lagunak topatuko dituzu. Oso erraza da! Zeuk aukeratuko duzu ordua edo zer gairi buruz hitz egin.

Eta zu, animatuko euskara hobetzen ari direnekin hitz egitera? Eman izena eta sekulako aukera eskainiko diezu beren ingurunea dela-eta euskaraz aritzeko modurik ez dutenei. Hala, gure hizkuntza lantzeko, hobeto ezagutzeko eta gozatzeko aukera edukiko dute.

Bidelaria: euskara hobetzen ari da, bere maila hobetu nahi du eta horretarako beste pertsona baten laguntza behar du. Parte hartu ahal izateko maila minimo bat behar du. Elkarrizketa bat mantentzeko gai izan beharko du. Hori frogatzeko azterketa txiki bat egin beharko da (B1 maila).

http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/b1

Bidelaguna: euskara ongi dakien norbaitek (ez da titulurik eskatzen) laguntza eskaintzen dio praktikatu nahi dionari. Laguntzailea da.

Elkarrizketak binaka egiten dira.

Mintzanet euskara doan eta Internet bidez praktikatzeko aukera da. Bertan, bidelagunak (euskaraz ongi dakitenak) eta bidelariak (euskara maila hobetu nahi dutenak) elkartzen ditugu. Hurrengo bideoan azaltzen da zein den proiektuaren funtzionamendua.

Mintzanet

Mintzanet-ek bidelagunak behar ditu

Mintzanet: euskara doan eta Internet bidez modu errazean bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>