Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19681

Zonalde euskaldunak edo aukerak

$
0
0
Zonalde euskaldunak edo aukerak

Zonalde euskaldunak edo aukerak

Txerra Rodriguezek, Garaigoikoa blogean, aurreko sarrera batean aurkeztu zuen Eduardo Apodaren kontzeptu bat gogorarazten digu “Zonalde euskaldunak, zonalde erdaldunak” izeneko idatzian; aukerena. Salabardoak biak jaso ditu.

Zonalde euskaldunak edo aukerakOso ohituta gaude gurean zonalde euskaldunak eta zonalde erdaldunak bereizten. Oso ohituta, era berean, arnasguneak berba erabiltzen (zonalde erdaldunak orduan itoguneak?). Oso. Uema ere soziolinguistika geografikoa da (nik gurago soziolinguistika funtzionala, baina tira).

Oso ohituta gaude mapetara. Mapek erakusten dituzten mugak errealitatera eramaten ere trebeak gara, trebeak garenez. Euskalkien mapatik hasita (esate baterako, Durangon edo Errenterian guztiek egiten dute euskalkiz? Gasteizen ez dago euskalkian egiten duenik? Edo Zallan edo Lizarran ez da euskarik egiten?) beste edozein maparaino.

Agian bada garaia beste modu batean pentsatzen hasteko. Agian aukeretan pentsatzen hasteko ordua heldu da. Agian, akaso, apika, beharbada.

.

.

Euskaldunak edo aukerak: bizi-praktikak

Jakinek ekaina amaieran jardunaldi oso interesgarriak egin zituen Herria, estatua, nazioa eta euskara izenburupean. Dena interesgarria izanda, nik Eduardo Apodakaren aipu hau nabarmendu nahi dut:
.
“Garai batean egiten ziren nazio erroldak eta nazio erroldetan jendea zenbatzen da modu askotan, zenbat gizon eta zenbat emakume, edo zenbat euskaldun eta zenbat erdaldun. Aspalditik esaten dut niri berdin zaidala zenbat euskaldun dauden esate baterako Tafalla batean. Nik jakin nahi dudana da zenbat bizi-praktika egiten diren euskaraz Tafalla baten. Eta hara baldin banoa, zer aukera dudan nik euskaraz egiteko eroso eta pareko. Aukeretan jartzen dut nik arreta eta aukeretan galtzen dugu asko. Euskaldun kopuruak zenbatu beharrean aukerak zenbatzen baldin baditugu, galtzen dugu asko.”

Zer pentsatu latza ematen du Apodakarenak.

.

Zonalde euskaldunak edo aukerak

Zonalde euskaldunak edo aukerak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19681

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>