Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19597

Alferraren astea

$
0
0
Alferraren astea

Alferraren astea

Atzo ilobarekin joan nintzen autoan, bere gustuko musika jarri genuen eta pozik abestu nuen Oskorriren “Alferraren astea” (edo Ez goaz lanera). Lanera ez joateko hainbat aitzakia aipatzen ditu kantuak, neuk ordea ez dut aitzakia beharrik; lanera joatea nahiko nuke, baina ezin dut, langabezian nago eta. Momentu honetan abestiaren neure bertsioa ez zen horren umoretsua izango.


Alferraren astea

Astelehena,
lan gabeko eguna,
lanik ez egiteko,
ez goaz lanera,
ez goaz lanera, (lau)

Asteartea,
lan gabeko eguna,
lanik ez egiteko,
ez goaz lanera,
ez goaz lanera, (lau)

Asteazkena…


Asteko zein egunetan bizi naizen ahazten zait sarri. Oporretan gaudenean askotan izan ohi dugu sentsazio hori, baina ni ez nago oporretan, behartutako oporretan baizik. Benetako oporrak noiz izango ditudan jakin nahiko nuke. Ez atseden beharra daukadalako, opor egunak edukitzeak aurretik lan egunak edukitzea esan nahi duelako baizik.

Lana bilatzea beste lan bat dela esan didate gaur bi lagunek; eta lasai egoteko, zorte ona izango dudala, lasai egoteko, zerbait bilatuko dudala aurki, eta lasai egoteko, lasai egoteko. “Zer moduz?” galdetu didate beraiengana hurbildu naizenean, nik “Ondo!” erantzun dut, “orain lan bila, badakizue” esan diet. Eta bai, badakite, horregatik esan didate lasai egoteko nik ondo nagoela esan diedan arren. Hiztegian ‘ondo’ eta ‘ederki’ sinonimo gisa agertzen dira, baina ni ez nago ederki; ni ondo nago, gaizki ez nagoela edo egon nahi ez dudalako.

Ondo egoten jarraitu nahi dut, eta horretarako erraz lortu dezakedan helburu bat aukeratu dut. Eta ez, ez da lana bilatzea, hori helburu bat baino gehiago da, hori behar bat da. Egin ahal ditudan gauzetara mugatzea da nire helburu berria, denbora gutxi uztea neure kontroletik at dauden gauzei buruz pentsatzeko. Itxuran txarra den zerbaiti buelta eman nahi diot:

  • Ingelesa ikasten hasiko naiz berriz. Azkenengo aldiz denbora faltagatik utzi behar izan nuen.
  • Sekula egin ez ditudan gauzak egingo ditut: inguruan ditugun eta ikusi ez ditudan lekuetara joan, osteguneko pintxopoteoan etxera joaten azkena izan, igande ilunkaran poztu hurrengo egunean lan eskaintza berriak egongo direlako, zuzeun idatzi…
  • Kirola egin. Denbora soberan daukat eta lanegun luze baten osteko nekea zer den jada ahazten hasia naiz.
  • Lagundu. Zertan lagundu zaitzaket? Eskatu lasai, dirua ez daukat soberan, baina denbora bai.
  • Gonbidatu. Asko gustatzen zait bidaiatzea, baina horrek dirua gastatzea esan nahi du. Kanpoko lagunak geurera gonbidatu eta hemen turismoa egitea. Hau oporretan joateko beste era bat da.
  • Lana bilatu. Lana aurkitzea ez da nik kontrolatu ahal dudan zerbait, baina bai bila aritzea. Zenbat eta gehiago bilatu orduan eta aukera gehiago izango ditut lana aurkitzeko.
  • Amestu. Datorren urteko oporrekin, kurrikuluma bidali dudan enpresa horretan lanean hasiko naizen egunarekin, aspalditik erosi nahi dudan argazki kamera horrekin, jokatzen ez dudan arren loteria tokatuko zaidan momentuarekin…
  • Alferrarena egin. Ez aste guzti baten zehar, baina ordu batzuk egunean, ez da plan txarra. Horretarako ere badaukat denbora.
  • Lasai egon. Lagunei kasu egin, lortuko dut eta.

.

Eta zuk, nola daramazu langabezia?

Alferraren astea

Alferraren astea bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19597

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>