Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Zinema euskaraz: Printze Txikia pantaila handian

$
0
0
Zinema euskaraz: Printze Txikia pantaila handian

Zinema euskaraz: Printze Txikia pantaila handian

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, Printze Txikia” filma zinema aretoetara iritsi zen atzo, euskaraz.

Filmak neskatxa baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa dakar. Neskatxa helduen munduan bizi dadin prestatzen du amak, eta bihotz oneko adineko pilotu bitxia du auzokoa. Pilotuak bere lagun berriari aparteko mundu bat erakutsiko dio; Antoine de Saint-Exupéryren “Printze Txikia”-ri esker berak aspaldi ezagutu zuen unibertsoa.

Emozioz betetako bidaia magikoa, haurtzarora itzuliko duena, egingo du neskatxak;  giza harremanak garrantzitsuak direla ulertzera eramango duena. Bihotzak ongiaren bidea erakusten duela konprenituko du, izan ere, begien bidez ikusezina bilakatzen da funtsezkoa dena.

Zinema Euskaraz programak, balio zinematografikoak sustatu eta aisialdian euskararen erabilera bultzatuko duen film sorta herritarren eskura jartzea du helburu.

Printze Txikia” aurten diruz laguntzen den hamargarren filma da, eta honako aretoetan dago ikusgai: Bilbon (Multicines eta Alhondiga), Getxon (Zinemak), Durangon (Zugaza), Barakaldon (Yelmo Megapark), Gasteizen (Yelmo Boulevard eta Florida), Iruñean (La Morea), Donostian (Principe), eta Errenterian (Niessen).

.

Zinema euskaraz: Printze Txikia pantaila handian

Zinema euskaraz: Printze Txikia pantaila handian bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19589

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>