Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19597

Erantzuna ez dago haizean

$
0
0
LaboaSarri2

Erantzuna ez dago haizean

Ez dugu uda erraza izan ZuZeu gobernatzen dugunok: zer ez ote da esan guri buruz eta geure kontra sare sozialetan eta abarretan hemen argitaratu ditugunak direla eta!

Batez ere, gure erabiltzaileek eginiko bi gairen inguruko sarrera eta iruzkinen aurrean ukan dugun portaera editorialagatik izan da hori. Alegia, ez ditugulako zentsuratu eta galerazi zenbait iritzi, genero kontua eta arrazakeria dela eta. Batez ere. Sexistak garela, arrazistak, misoginoak, nazizaleak…

Inon baldin bada, han ere ez da erraza izango izaera honetako orainkari horizontal bat kudeatzea, Frantzian, Finlandian, Marokon,  Txinan…  Hemen ere ez da mauka.  Zinez.

Zer esan dezakegu ZuZeu egiten dugunon  iritziaz arrazakeriaz, sexismoaz edo beste zeinahi gairi buruz? Nondik hasi gauzak erantzuten? Bat ote gatoz geu denok? Nola jokatu hainbat akusazioren aurrean? Erantzutea komeni da ala ixilik geratzea hobe? Horiexek izan dira gure galderetako batzuk eta ez gara beti bat etorri erantzunetan.

Guretzat ez da berria hau guztia, lehen ere ibilitakoak gara antzeko uretan igeri. Ez behin eta ez birritan. Horixe dauka zama geuretzat hartua dugun bideak. Aski litzateke gure artxiboetako dozena erdi sarrera estekatzea, benetan dihardugula erakusteko, baina nahiago sarrera honen amaieran udan esan direnetako gehienak argitaratu eta ur zaharragoak ez harrotzen ez hastea. Ez dezagun, bada, atzera begiratu edo, bederen, ez gaitezen betikoan geratu. Goazen aitzina, nora oso segur ez badakigu ere.

Soilik erabaki dugu, gure ustez ZUZEUK eskatzen dituen erabilera baldintzak betetzen badira, ezer ez moztea, irentzea, zentsuratzea, debekatzea. Sekula ere ez. Gaia zaila edo zatarra izan arren, higuina sentituta ere, gure horizontaltasunari erregetza moduko bat ematea erabaki dugu. Edo erregintza bat, prefosta.

Halako irainen aurrean ez dugu deus esatekorik, ezagutzen ez gaituzten seinale. Eta geuk bezalaxe,  haizeak ere ez du erantzunik, beste batzuek dute hori. Zorionez. Geure orakulu maiteak ditugu eta haiek dute gure ordez erantzuten:

Ez daude denak, baina tira:

 

Erantzuna ez dago haizean

Erantzuna ez dago haizean bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19597

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>