Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19814

Mitin surrealistak

$
0
0
Mitin surrealistak

Mitin surrealistak

Gaur ere, enegarrenez, azken hiru hamarkadetan egin bezala, Arnaldo Otegik bide baketsu eta demokratikoetatik jorratu behar den Euskal Herri independente baten aldeko apustua egin du. Ondotik, “egin irri!” oihukatu du eta denak algaraka hasi dira begietatik bozkariozko malko-tantak galanki isurtzen zitzaizkielarik; Laura Mintegi atzetik aditu da “gora Euskal Herri alaia!” deiadarka; eta, aldi berean, Joseba Permach eta Rufi Etxeberria ETAren terrorismo higuingarria kondenatzera atera dira. Gero, guziak, barre-algara artean, “Boga Boga” kantatzen hasi dira sorbaldetatik elkar besarkaturik, botila bete txakolin harturik eskuan.

Miribillako ikusleria txaloka hasi da, eta atera da derrepentean Maddalen Iriarte, garrasika “nik peneuveri eman nion botoa, gora peneuve! Ibarretxe lehendakari!”. Miribillako txaloen burrunbak ia sabaia hautsi du, eta han jarri dira denak “E-A-JOTA, PE-NE-UVE!”ka —Arzalluzen aurpegia zuen kartel bat ere ikusten ahal zen harmailetan—. Agudo atera da atzetik Pello Urizar eta megafono bat harturik “ARI ARI ARI IBARRETXE LEHENDAKARI!” bota du ilusioz bor-bor.

Iskanbila ero horren baitan, Otegik “egin irri!” esan du atzera, eta publikoa barrez lehertzen hasi da berriz ere. Segituan, Aristoteles, Platon, Galeano eta Jose Antonio Agirre parafraseatu ditu eta, Iriarte lerdea dariola hasi baino lehenago, peneuveri dispertsioaren erruz hildako 17 lagunak leporatu dizkio. Izan ere, jakina denez, bakea ezker abertzaleak ekarri zuen. «La dispersión fue acordada en su día también por el peneuve. ¿Algo que decir, Urkullu? ¿Alguna autocrítica? ¿Alguna palabra de alivio?» esan du goraki altxatuz boza eta bularra, munduko kontzientzia garbienarekin, Miguel Angel Blanco akabatu behar duten egun berean hondartzan dagoenaren lasaitasun bertsuarekin.

Halaz ere, segitu du esaka bera beti ibarretxezalea izan dela eta, hortaz, peneuverekin herri akordioak egin nahi dituela, bera estatu-gizona baita, eta, horregatik botatu zuela, noski, Ibarretxeren legegintzaldietan, aurrekontu eta lege bakoitzaren kontra. Gainetik, argudiatu du, Ibarretxe Planaren kontra eman ziren Sozialista Abertzaleak-en hiru botoak Ibarretxek Euskal Herria modu honetara ikusten zuelako zela:

Mitin surrealistak

Onartezina, jakina. Aldi berean, zintzoki zin egin du haiek ez dutela udaletxeetan bandera espainolik jarriko; ez peneuvek bezala. Horrez gain, aipatu du, Urizarri begietara begira, peneuve-EA koalizioaren kontrako kartelak diseinatzen eginahalak eta bi egin arren, barkamena eskatzen diola, bera orain bere lagun-mina delakoz.mikeltxomitin Urizarrek, emozioz jarioka, korrika oholtzara igo eta besarkada estu bat eman dio Otegiri. Patxi Zabaletak, ordea, jeloskor begiratu dio, eta Otegik, amultsuki, asko maite duela esan. Txalo zaparradek Miribilla uholdez hartu dute, baina orduan, Otegik ezker ukabila jaikita, “baina Aintzane Ezenarro espainolen morroi!” oihukatu du eta txaloen burrunba mozkorrak goiti egin du: “Ezenarro diruzale! Ezenarro diruzale!”, errepikatu dute oihu basatien arten.

Miren Larrion eszenara atera da beste botila bat bete patxaran irekitzen ari zelarik, eta peneuveren 80 eta 90. hamarkadetako politika industriala goretsi du. Denok dakigunez, ezker abertzaleak betidanik babestu izan baititu politika industrialak. Momentu hori probestu du Otegik tenore haietan Ezker Abertzaleak munduari erakutsi zion bakezaletasuna goraipatzeko, eta onartezina dela deus ere egin ez duten pertsona errugabe eta zintzoak kartzelatuak egotea. Miribilla goiti etorri da eta “Euskal presoak Euskal Herrira”ka jarri da; hordi. Bat-batean, ordea, Pernando Barrena etorri da eta deiadarka bota du euskal presoek kartzela zuloan segitu behar dutela inongo legalitaterik onartu gabe, “nola ez, Segurakook salbuetsiak gaude, besteok hor konpon”. Atzetik Porrotxek hasten zuen kalejira bat pasa zaio, kantu kantari. Eta Garaikoetxea Ainhoa Etxaideri muxu ematen. Eta joaldunak ardotan dantzan. Miribillako erromeria aparretan. Ondotik, “egin irri!” esan du Otegik whiski botila goratuz, eta algaraka eta algaraka jarri dira, denak algaraka. Baita Marian Beitialarrangoitia ere.

Mitin surrealistak
Arnaldo Otegi mitineko giro apartarekin kontent.
Mitin surrealistak Mitin surrealistak Mitin surrealistak Mitin surrealistak Mitin surrealistak Mitin surrealistak

Mitin surrealistak bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19814

Trending Articles



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>