Quantcast
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19657

Elkarrekin-Podemos: Hizkuntza eskakizunak beherapenetan

Image may be NSFW.
Clik here to view.
la-nueva-cupula-de-podemos-euskadi-se-desmarca-de-las-consultas-independentistas

Elkarrekin-Podemos: Hizkuntza eskakizunak beherapenetan

Image may be NSFW.
Clik here to view.
Elkarrekin-Podemos: Hizkuntza eskakizunak beherapenetan

HIZKUNTZ ESKUBIDEAK – https://elkarrekinpodemos.eus/eu/programa/

Elkarrekin Podemosek (EP), euskal kulturaren ondare eta funtsezko ataltzat jotzen du euskara, euskaraz hitz egin ahal izatea eskubide omen bat da eta komunitatea modu barneratzailean sortzeko eta gizarte aldaketak sustatzeko aukera egokia ere, antza.

EP-k “uste du” pertsona guztiok dugula administrazio publikoetan EAEko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan komunikatzeko eskubidea, BAINA ez omen dute “herritarren zati bat kanpoan uzten duen hizkuntza politikarik nahi”, eta horrexegatik, neurri ekonomiko zehatzak bultzatuko omen dituzte bi hizkuntza ofizialak ikasteko aukera orok izan dezan, “inolako inposiziorik eta baldintzatzailerik gabe… euskaraz ez dakiten pertsonak errespetatuz eta baztertu gabe”. Argi?

GAZTELERAREKIN ETA FRANTSESAREKIN “KONTAKTUAN” OMEN GAUDE
Ez bide dugu “intransigenteak” izan behar normalizazioaren bidean, eta kontuan izan behar omen dugu gaztelaniarekin eta frantsesarekin kontaktuan dagoela euskara eta, “urrats handiak egin badira ere, gutxienen hizkuntza eta eremu urrikoa dela oraindik”. Horrexegatik, bereziki lagundu eta bultzatu behar ei dugu. Aukerak eta eskubideak zabalduz bultzatu, trabarik jarri gabe eta inor baztertu gabe, atxikimenduak areagotuz, zubiak sortuz eta hitz eta pitz…
Euskararen erabileraren aldeko apustua egiten omen dute, hala esparru pribatuan nola publikoan eta “edozein pertsonaren oinarrizko eskubidea izanik” 13 neurri (egitarauan 18 ageri dira, baina horietatik 5 errepikatuta daude) luzatzen dituzte.

PERTSONA GUZTIOK BI HIZKUNTZEKIN KONTAKTUA IZAN DEZAGUN BULTZATUKO (!)
Diglosia (zer? non?) egoeraren inguruan sentsibilizatzea, euskara doan ikasteko eskubidea, euskara nahiz gaztelania egiaz erabil daitezen bultzatzea (ez dugu gaztelania egiaz erabiltzen ala?), euskarazko kultur ekoizpenaren beharrei erantzutea, euskaraz erlazionatzeko era askotako jarduerak bultzatzea, ETBren orotariko bi kateetan, pertsona guztiek bi hizkuntzekin kontaktua izan dezaten (eskerrak gaztelaniarekin “ere” kontaktua izango dugun aurrerantzean!) euskara eta gaztelania erabiltzea, itzulpengintzan eta bikoizketan inbertsioa handitzea, euskarazko literatura bultzatzea, zinpeko itzultzaileen eta interpreteen habilitazio baldintzak egokitzea, Estatuko instituzioei beren nazio/eleaniztun errealitatearekin konprometitu daitezen eskatzea, hirueletasuna (euskara, gaztelania, ingelesa) irmo bultzatzea, euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza bultzatzea…

ERAKUNDE PUBLIKOETAN EUSKARA GAZTELANIAREN BALDINTZA BERDINETAN?
Gaztelaniaz bezala euskaraz erantzuna izateko aukera bultzatzea… Hizkuntza eskakizunen politika berrikustea enplegu publikoa eskuratzeko baldintza gisa (musika ezaguna…) … eskatutako mailak lanpostuetara egokitzen diren ebaluatuz, eta haien balorazioa meritu gisa euskaraz ez dakitenentzat OZTOPO gaindiezin bilaka ez dadin haztatuz, edota (C2) hizkuntza eskakizuna hizkuntza alorrarekin loturiko sektoreetan diharduten profesionalei bakarrik eskatzea…
Lehenago esandakoa: beherapenak.
Barkatuko didate (edo ez) Zabalak eta Albak, baina Gaztelako haizea dario egitarauari, menpekotasun haizea, PPSOErena bezain zakarra ez izanagatik.
Horrela ezin dugu, edo bestela esanda, no Podemos.

Elkarrekin-Podemos: Hizkuntza eskakizunak beherapenetan

Elkarrekin-Podemos: Hizkuntza eskakizunak beherapenetan bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19657

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>