Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19597

Diario de Navarra, D eredua Nafarroa osoan eskaintzearen alde

$
0
0
diario_navarra

Iritsi da aldaketa Nafarroako egunkari irakurrienera. Urteetan, eremu “ez-euskalduneko” guraso askok egunero-egunero urruti eraman behar izan dituzte haurrak, euskaraz ikas zezaten, ikastola hurbilenera edo eremu mistora. Betiere, garraioa eta jantokia beren kontura zela. Eta Diario de Navarrak ez du txintik ere esan. Joan den irailaren 5ean, berriz, gauzak oso argi esan ditu editorialean: “Gurasoek eskubidea dute beren seme-alabendako hezkuntza eredua aukeratzeko, eta kontseilariak eskubide hori errespetatu behar du”.

Diario de Navarra, D eredua Nafarroa osoan eskaintzearen alde

Jakina, ez zituen gogoan guraso eta haur nafar horiek. Inporta zaion bakarra ingelesa eta PAI eredua dira, bere ustez arriskuan baitaude. Hala ere, nahi gabe bada ere, D eredua Nafarroa osoan eskaintzearen alde egin du.

“La clave política para paralizar el PAI” du izenburua editorialak, eta honela bukatzen da:

“Ingelesa eta euskara ez dira etsaiak. Gurasoek eskubidea dute beren seme-alabendako hezkuntza eredua aukeratzeko, eta kontseilariak eskubide hori errespetatu behar du, inposiziorik gabe, sektarismorik gabe. Horixe baino ez.”

Diario de Navarra, D eredua Nafarroa osoan eskaintzearen alde

Diario de Navarra, D eredua Nafarroa osoan eskaintzearen alde bidalketa lehenengo zuzeu.eus-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19597

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>