Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19710

X Jaunak, inpunitate osoz

$
0
0
X Jaunak, inpunitate osoz

X Jaunak, inpunitate osoz

Zurrunbilo eta kaos itzela gaurko egunean zehar PSOEn. Ejekutiba Federaleko 17 kidek dimititu dute Pedro Sanchez-en dimisioa bilatuz. Sanchez bere horretan kongresu federal bat bilatuz, militanteek dutela hitza argudiatuta. Baroi diren horiek euren indarra erakutsiz, barne estatutu interpretazio borrokak… pil-pilean espainiako sozialistak. Felipe Gonzalez-en hitz nardagarri hauek ez dira kasualitatea!

Felipe Gonzalez SER irrati katean izan da gaur goizean. Pepa Buenoren “Hoy por hoy” saioan. 1982tik 1996ra arte, hamalau urtez, Espainiako presidente izan zenak Madril aldeko giro politikoaren azterketa egin eta, batez ere, egun alderdiko buru duen Pedro Sanchez egurtzeko profitatu du hitzordua.

Analisi horren barruan EAEn burutu berri diren hauteskundeak ere hartu ditu ahotan, PSEk izandako porrot ikaragarria dela medio. Eta zera esan du, jendartean X Jauna legez ezaguna den gizonak: “Inoiz ez dugu emaitza txarragorik izan [EAEn], egin genituenak eginda ere…”.

Txileko Santiagotik egin ditu adierazpenok, Kolonbiako bake itunaren sinatzean egon ondoren -2014a geroztik kolonbiar hiritartasuna ere badu-; inpunitate osoz, beste behin.

.

Entzun, (20. segundotik aurrera):

Felipe Gonzalez: «Inoiz ez dugu emaitza txarragorik izan [EAEn], egin genituenak eginda ere…»

X Jaunak, inpunitate osoz

X Jaunak

X Jaunak, inpunitate osoz bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19710

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>