Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19675

Dena da euskal

$
0
0
ikurrina

Dena da euskal

Dena da euskal
irudia: bilbaojaialai.biz

Dena da euskal. Euskal Unibertsitatea, euskal gastronomia, euskal produktua, euskal telebista, euskal kultura, euskal artea, euskal bankuak, euskal sindikatuak, euskal… Ez naiz batere aditua edota aritua filosofia kontuetan, teorizazio sakonetan, baina ulertu nuenaren arabera Imanol Galfarsoro honi buruz ari da esaten duenean euskalduna hil egin behar da. Hots: unibertsitatea, gastronomia, telebista, kultura… Hegemonia eta zentralitatearen seinale litzateke. Gero bai, eztabaida da ea zer den lehenago, arrautza edo oiloa; euskalduna erdigunea lortutakoan hilko den edo erdigunean jartzeak hilko duen euskalduna.

ETB2 da, nik uste, bide horretan dagoen oztopoetako bat hizkuntza ikuspegitik, zangotrabatzen gaituena etengabe. Baina zilborraren kokapenean ere bai. “Yo al norte y tu al sur”. Zeren iparra eta zeren hegoa? Oiongo bat Itsasun eta Itsasuko bat Bakion jarriko balute ziur naiz, gidoi lan txukun batekin, euskaldunok barre egingo genuela. “Conquistador” edota “60 minutos” bezalako programetan, aditzera eman didatenaren arabera, euskaldun bila aritzen dira; ondoren gaztelaniaz hitz egiten jartzeko.

Bada beste programa bat, iragarkia ikusi dut soilik. Ez naiz animatu programa bera ikustera, iragarkiak aski betekada eragin baitit. Origen izeneko programan Ernesto Guevara de la Sernaren anaia elkarrizketatuko dutela, edo elkarrizketatu dutela jada, zeren eta, aditu ongi, Che euskalduna zen. “El Che: el mito era vasco” da atalaren izenburua. Harrapazank.

Gebara izeneko herri bat dago Araban, Landako lakutik hurbil. Dirudienez, Guevararen arbasoren bat Gebarakoa zen, eta hortik abiatuta, mitoa euskalduna dela baieztatzera iritsi daitezke batzuk. Che argentinarra zen, asko jota euskal etxeren bat zapalduko zuen bere bizitzan, baina batek daki, bere gurasoek ez baitzuten zerikusiri handirik euskal komunitatearekin. Gaztetasuna Hego Amerikatik bueltaka igaro zuen, bidaiatzen, borrokan, lanean, eta utzi ditu eguneroko zein bestelako idatziak. Ez dut sekula aditu Euskal Herria aipatu ere egiten zuenik. 1967an hil zuten La Higueran, Bolivian. Ordurako Euskadi Ta Askatasunak zortzi urte zeramatzan funtzionamenduan, eta nik dakidala, ez dago Guevararen irakurketarik gaiaren inguruan.

Guztiari “euskal” jarri behar horrek biziki akitua uzten nau, munduaren zilborra bagina bezala aztertzea gauzak. Gogaikarria.

Dena da euskal

Dena da euskal bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19675

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>