Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19597

Euskara, beharrezko izapidea edo bizitzako hizkuntza?

$
0
0
Euskara, beharrezko izapidea edo bizitzako hizkuntza?

Euskara, beharrezko izapidea edo bizitzako hizkuntza?

Titulua behar ez izan eta “titulitis” delakoraren kontra egon arren, neure burua eta nire euskara maila neurtzeko asmoz, HABEren B2 azterketarako eman nuen izena.

Azterketa egunean, goizeko zortzietan, Algortako metro geltokian beste larunbat batean baino askoz jende gehiago zegoen (gehienak gazteak), eta ez gaupasatik bueltan, ohi legez.

Haieatako askok apunteak errepasatzen edo beste azterketariekin probari buruz hitz egiten eman zuten BECeraninoko bidaia dirauen denbora. Hizketak euskara azterketari buruzkoak ziren, baina denak gaztelaniaz: – “¿en la fecha de la carta cómo se pone: 2016ko o 2016ren, 22n o 22an?” Eta antzeko gauzak.

BECeko atarian, artean ateak itxita, jende-saldo ederra bildu zen eta sorturiko murmurioak Salamankako Unibertsitateko azterketa baten aurrekoa ematen zuen, berriro dena gaztelania hutsean.

Euskara, beharrezko izapidea edo bizitzako hizkuntza?Azterketa ordua baino hamabost minutu lehenago zabaldu zituzten ateak. Komunera joateko eta kafea hartzeko parada, ederto. Han, kafetegian, nire alboko neska batek: – “Hiru kafesne, mesedez”. Kontxo, goiz hartan euskaraz entzundako lehen hitzak!. Baina segidan zerbitzariak (hogeita hamar bat urteko mutila): – “Por favor, en castellano, que no te entiendo”.

Azterketan, arduradunen azalpenak, noski, euskaraz, baina kalean, jendearen azterketa ondorengo iruzkinak, gaztelaniaz, jakina.

Nahiz eta gehienek euskara behartuta ikasten dutela aurretik jakin, hain modu gordinean egiaztatzeak tristezia handia eragiteaz gain hartaz hausnartarazi zidan.

Administrazioan eta enpresa batzuetan lanpostu bat lortzeko nahitaezkoa da euskaraz jakitea, gehiago edo gutxiago, postuaren arabera, eta nire ustez horrela izan behar da. Euskal Herrian bizitzeko, ordea, ez da beharrezkoa eta izan beharko luke, baina ez beharrezkoa inposatze zentzuan baizik eta eguneroko bizitzako hizkuntza euskara izateagatik. Hori lortzeko euskaldunok euskaraz egin behar dugu, etxean hasiz, lanean, aisialdian, erosketetan, tabernetan…, bizitzaren arlo guztietan.

Ekin euskarari !

Euskara, beharrezko izapidea edo bizitzako hizkuntza?

Euskara, beharrezko izapidea edo bizitzako hizkuntza? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19597

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>