Clik here to view.

Euskal abizenak desagertzear
Hurrengo 30 urteetan abizen ugari galduko direla ba al dakizu?
Eta hurrengo 100 urteotan are gehiago izango direla?
Duela 25 urte arte, gure gizartea demografikoki hedatzen zen. Hots, belaunaldiz belaunaldi gure lurraldearen populazioa hazten zen. Industria iraultza arte (XVIII. mendea arte) munduko populazioa gutxika hasten joan zen. Baina XVIII. mendeko asmakizun eta aurrerapen teknologikoei esker, Euskal Herrian, gainontzeko herrialde garatuetan bezala, biztanleria hazkuntza izugarria izan zen. Heriotza tasak behera egin zuten eta horrek ahalbidetu zuen hazkunde nabari hori.
Heriotza tasak behera egin ahala, ordea, jaiotza tasak ere behera egin zuen. Hazkunde tasa handi hori lausotu zen. Eta hazkunde handi hori eten zen, non eta hazkunde negatiboa izan arte! 1980 hamarkadan, emakume bakoitzak batez besteko seme-alaba kopurua bitik behera izaten hasi zen. Ordezkapen tasatik (2,1 seme-alaba emakume bakoitzeko) jaitsi zen. Historian zehar ez zen horrelakorik inoiz gertatu. Honen ondorioz, gaur egun, gure populazioa murrizten ari da. Historian zehar, egoera ezezagun edo ineditoa (gerrate eta izurriteek baino beherakada konstanteagoa eta kronikoagoa baita).
Bestalde, jakin badakigu Euskal Herrian ditugun abizenak oso dispertsoak direla (estatistikoki), alegia, ez ditugula Espainian ohikoak diren “García, Martínez, Pérez, López…” bezalako abizen ohikoak. Gure abizenen dispertsioa oso zabala da. Atomizatuak daude. Abizen aberastasun handia dugu. Baina ez dago abizen “nagusirik” (izatekotan, Etxeberria, baina horrek bariante asko izanik -Etxeberri, Etxebarria, Etxebarri, Etchevarry, Etcheverry…-, nagusitasuna diluitua du).
Image may be NSFW.
Clik here to view.
Kontua da beherakada demografikoa eta abizen maiztasun txikiaren konbinazioak ondorio argia aurreikusten duela. Jadanik frogatua dute unibertsitateko matematikako irakasleek, abizen nagusiak are nagusiago egingo direla eta txikiak, aldiz, txikiago. (Galton-Watson prozesua)
Adibidez, demagun “Irulegi” abizena 64 pertsonak dutela gaur egun. Horietatik, 40 urte baino gutxiagokoak 20 pertsona direla (ugaltzeko garaiz daudenak). Eta aldi berean, 20 pertsona horietatik, 10 emakume eta 10 gizon.
Suposatuz emakumeek ez dituztela euren abizena euren umeei lehenengoz jartzen (bigarren postuan jartzen diote), bakarrik gizonak hartuko genituzke kontuan: 10 gizon horiek.
Beraz, belaunaldiz belaunaldi, lehendabiziko abizena “Irulegi” duten pertsona kopurua erdira jaisten da. 2 belaunalditan abizen hori desagertu egin daiteke (betiere, edukitzen diren ume kopuruaren arabera, eta emakumeek ez dutela euren umeei abizena jartzen suposatuz).
Image may be NSFW.
Clik here to view.
Honen guztiaren ondorioa zein da? Ba, abizen euskaldunak Euskal Herrian presentzia izaten jarraitu dezaten nahi badugu jaiotza-tasa hobetu behar dugula (gaur egun munduko baxuenetakoa dugu, emakume batek batez beste ume 1 baitu) eta abizen euskaldunak dituzten emakumeek euren umeei abizena jarri behar dietela (aitak beste abizen ez-euskaldun edo euskaldun baino askoz ohikoagoa duenean), batez ere, euren abizena ezohikoa denean.
Euskal abizenak Euskal abizenak desagertzear
Euskal abizenak desagertzear bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.