Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19918

Ospatu gurekin Wolfram Deunaren jaia!

$
0
0
Ospatu gurekin Wolfram Deunaren jaia!

Ospatu gurekin Wolfram Deunaren jaia!

Bueltan da zientzia eta umorea uztartzen dituen jaia: Wolfram Deuna; ekitaldi fisiko, kimiko, analogiko eta antologikoa!

NON: Aroztegi aretoan, Bergara

NOIZ: azaroaren 10ean, 19:30ean

.

Ospatu gurekin Wolfram Deunaren jaia!

Zientziaren Astearen barruan, aurten ere Bergaran ospatuko dugu euskal zientzialarion zaindari apokrifoa, bost minutuko bakarrizketa zientifikoz osatutako ekitaldi baten bidez.

Hauek dira hizlariak: Ibon Cancio Uriarte, Miren Karmele Gomez Garmendia, Uxoa Iñurrieta Urmeneta, Edu Lartzanguren Urdangarin, Ainhoa Latatu Nuñez, Josu Lezameta Larrabeiti, Josu Lopez Gazpio eta Idoia Torregarai Martija. Gidari-lanetan, berriz, Alaitz Ochoa de Eribe Aguirre Elhuyarreko kidea arituko da.

Ekitaldiaren izena eta lekua ez dira kasualitatea, Bergarako seminarioan isolatu baitzuten Elhuyar anaiek wolframa, euskal zientziak taula periodikoari egin dion ekarpena. Wolfram Deuna jai-giroan zientziaz gozatzeko aukera aparta izango da, eta denok gonbidatuta zaudete.

Aurretik, gainera, Laboratorium museora bisita gidatua egiteko aukera izango da.

Ospatu gurekin Wolfram Deunaren jaia!

Ospatu gurekin Wolfram Deunaren jaia! bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19918

Trending Articles



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>