
Ongi etorri errefuxiatuak!
Gizakiok, lur planetako lurra herrialde desberdinetan banatu genuenetik, bizi garen lurraldeak gure izena daramala uste izan dugu. Hau da, nolabait inorena ez zen lurra bereganatu eta gure jabetza balitz bezala tratatu izan dugu. Honek arazo ugari sortu ditu beste herrialde batzuetako ihesi datozen pertsonei babesa ematerako orduan. Pertsona horiek, arrazoi ugari izan ditzakete ihesari ekiteko: hondamendi naturalak, guda, arrazoi politikoak, aukera falta… Haien herria, eta batzuetan haien familia, beste bigarren aukera bat izateko utzi behar duten pertsona adoretsu hauek “errefuxiatu” moduan ditugu ezagun.
Izan daiteke, zuri irakurle, errefuxiatu hitza entzutean, burura datorkizun lehen irudia hirugarren munduko koloreko gizon, ume edo emakume batena izatea, eta gaia zugandik urrun sentitzea. Bada, gezurra badirudi ere herrialde guztietako edonor heldu daiteke errefuxiatu bat izatera, beltza zein asiarra edo zuria izan. Adibidez Espainiako guda zibilaren ondorioz, milaka biztanlek Hego Amerikara egin zuten ihes haien bizitza salbatu nahian, edo eta bigarren mundu gudan, non, beste hainbat pertsonek, haien herria utzi behar izan zuten beste herrialde batean babesa aurkitzeko itxaropenez.
Gaur egun, bigarren mundu gudaren ostean, historian erregistratutako errefuxiatu alerta gorena hari gara bizitzen, momentu honetan 3 milioi pertsona baino gehiago bai daude bizimodu berri eta hobe baten bila mundu osoan zehar: Somalian, Calaisen, Ugandan… Guregandik hurbilen daukagun kasua, halaber, Siriako errefuxiatuena da. Siriako biztanleak ia egunero heltzen dira Greziako kostaldera mafien eskura oso egoera txarretan, edo beste askotan pateren ezegonkortasunagatik ez dira lurrera ailegatzen. Hala ere, Europara ailegatzen direnenean haiek uste duten baino askoz bizimodu latzagoa dutela uste dut nik, krisia dela eta edo baita herrialde askoren xenofobiarengatik ere. Herrialde batzuek, adibidez, jihadismoa jarri dute arrazoi bezala, eta beste batzuetan lan faltaren kontua erabili dute.
Beraz errefuxiatu hauek dakarten europar amets hori, berehala joaten da pikutara dagoen egoera ikusi eta gero. Gainera, esan beharra dago, azken hilabete hauetan errefuxiatuak, esplotatuak eta oso egoera txarrean bizitzen eduki dituztela aditzera eman dela. Lotsagarria iruditzen zait, norbait, pertsona gaixo hauen egoera penagarriaz baliatzea bertatik etekina ateratzeko, hau da, lagundu beharrean pertsona hauek morroi bilakatuz.
Nire ustez, gizakiok, elkar lagundu beharko genuke, guk geuk sortutako mugak apurtuz. Hasieran esan dudan legez, mundua ez bai da inorena, gaur egun boteretsuena dela dirudien arren. Beraz, eman diezaiegu errefuxiatuei gaur, behar duten babesa, bihar beharbada guk behar izango bai dugu.
Zabal ditzagun gure barneko mugak eta esan dezagun: Ongi etorri errefuxiatuak!
Ongi etorri errefuxiatuak!
Ongi etorri errefuxiatuak! bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.