
Emakumeak munduan
Badirudi gaur egun mundu osoan zehar emakumeak gutxiago diskriminatzen direla, baina egia oso bestelakoa da.
Europan bertan bizi garen emakume gehienok bizitza duin bat izateko aukera dugu, baina, badaude oraindik hainbat faktore emakumeen zapalketa adierazten dutena. Adibidez: matxismoa, soldata desoreka, etab.Egia ez badirudi ere, gure bizi kalitatea beste emakumeenekin alderatuz, askoz hobea da.
Erlijio musulmana praktikatzen duten estatuek, adibidez, emakumeak ezer izango balira bezala tratatzen dituzte. Haien ustez, umeak edukitzeko bakarrik balio dute eta gizonek egiten dituzten gauza txarrak emakumeen erruz egiten dituztela pentsatzen dute, emakumea deabrua izango balitz bezala. Emakumeei ezarritako zigorrak oso gogorrak eta ez dira bidezkoak. Emakumeak jotzeko ala txarto tratatzeko eskubidea dutela uste dute eta heriotza zigorrak jartzen dizkiete familiaren ohorea manten dezaten.
Lapidazioak erabiltzen dituzte heriotz zigorretan, hau da, emakumea herriaren futbol zelaira edo plazara eramaten dute eta bertan gerriraino lurperatzen edo zulo batetan sartzen dute. Gero, eskuak bizkarrean lotzen dizkiote eta haren familiakoek harri bana botatzen diote. Azkenik, herri osoko gizonek harriak botatzen dizkiote hil arte.
Beste adibide bat Txina da, han mutil bat izatea ume bezala ohoretsuagoa da neska bat izatea baino. Antzinean Txinan lege bat ezarri zuten: familiek bakarrik ume bat izan zezaketen. Horregatik ‘’Las habitaciones de la muerte’’ izeneko gelak existitu izan dira. Gela horiek umezurtzegietan zeuden, han neskak nonbaitetara lotu egiten zituzten eta janaririk ezta urik eman gabe,bertan uzten zituzten hil arte.
Urtero milaka emakume biktima daude munduan matxismoaren ondorioz, herri horietan emakumeen pentsatzeko modua ez delako kontuan hartzen. Gure laguntza behar dute bizitza duin bat izateko aukera edukitzeko, ikasteko eta lan egiteko. Emakume horien bizitza oso gogorra da eta asko gizonen menpean bizi dira. Munduak oraindik aldaketa asko behar ditu guztien duintasuna posible izan dadin eta giza eskubide guztiak eskuratzeko.
Badirudi gaur egun mundu osoan zehar emakumeak gutxiago diskriminatu egiten direla, baina egia oso bestelakoa da
Emakumeak munduan
Emakumeak munduan bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.