Quantcast
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19833

Euskara akabatzeko euskal metodo batzuk

Image may be NSFW.
Clik here to view.
EUSKARA AKABATZEKO EUSKAL METODO BATZUK

Euskara akabatzeko euskal metodo batzuk

Koldo Izagirre Bilbo zaharra foroan izan da asteon.

Aho bilorik gabe, solasaldi mamitsua eta gordina eskaini zuen. Ikusteko, entzuteko… eta ikasteko modukoa.

Horra zenbait aipu:
.
Euskaldunok zirkuito ekonomikotik eta politikotik kanpo gaude.
.
Gauzak dauden bezala, euskarari dagokionez, ez da posible konfluentzia bat geure alderdi nazionalekin. Presiotik hasi beharko genuke. Baina horretarako, Euskaltzaindiak, eta besteak eta besteak… ez dute balio. (Horietako) batek ere ez digu balio, besteak beste, guztiak daudelako subentzio baten edo besteren menpe. Ze, gobernua hori da, hemen eta toki guztietan: olagarro handi bat da. Presioa egin behar da…
.
Image may be NSFW.
Clik here to view.
EUSKARA AKABATZEKO EUSKAL METODO BATZUK
Elebitasuna sekulako tranpa izan da. Ez dugu jakin izan baliatzen euskara potenziatzeko. Gaztelaniak inbaditu du dena, eta subordinazioan gaude beti… Eta politikoena garbi dago. Ez dute euskaraz diskurtso propiorik. Esaten duten guztia da gaztelaniaren kalko. Masa baten aurrean hitz egin behar dutenean, mezu politikoa gaztelaniaz da, eta gero, bukaeran egiten da euskaldunak kontentatzeko diskurtsotxo liriko bat.
.
Duela urte batzuk, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.200.000 € eman zizkion Realari. Zer erabili zuen diru hori emateko? Euskara!! Kamisetan Gipuzkoa euskararekin bat jartzearen truke eman zion dirutza hori… Eta euskaldunak denaren beharrean gaudenez, edozein txarrikeria eginda ere, isildu gaitezen eta aurrera… Baina aldi berean, euskalgintzarako 1.300.000€ gutxiago bideratu ziren! Beraz, euskarari kendutako diru bat joan zen Realera, euskararen izenean.
.
(Alderdi abertzaleek) kupulan, beraien artean erdaraz egiten dute…  Otegik kartzelan zela liburua atera zuenean, kuxidade hori… erdaraz lehenago euskaraz baino… Indikadore bat da… Batzuek zioten kontutan hartu behar zela kartzelan zegoela, kondizio txarretan… Bai, baina aldi berean, kondizio are txarragoetan Fleuryko kartzelan zegoen Mikel Antzak hiru liburu atera zituen, hirurak euskaraz. Harek bilatu zuen modua! Kartzela ez da arazoa… Arazoa da kontzientzia…

Euskara akabatzeko euskal metodo batzuk

Euskara akabatzeko euskal metodo batzuk bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19833

Trending Articles



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>