Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19579

Sautrela 452: Lucia Baskaran, Musika eta literatura, eta Gure gauzak S.A.

$
0
0
Sautrela 452: Lucia Baskaran, Musika eta literatura, eta Gure gauzak S.A.

Sautrela 452: Lucia Baskaran, Musika eta literatura, eta Gure gauzak S.A.

Lucia Baskaran "Partir" (Expediciones Polares) Kantugintza eta literatura Gure Gauzak (Utriusque Vasconiae)

Aste honetako saioan idazle berri bat izango dugu gurekin, Lucia Baskaran. Bere opera primari buruz jardungo gara, Partir nobelari buruz, aurtengo apirilean argitaratu dena. Aurretik hainbat mediotan kolaboratu badu ere, honakoa du bere lehen lan luzea, eta Donostiako Expediciones Polares argitaletxe berriarekin argitaratu du. Victoria gaztearen hezibidea narratzen du liburuak; alde batetik Él bikotekidearekin duen harremana, eta bestetik, nerabe zela MadriSautrela 452: Lucia Baskaran, Musika eta literatura, eta Gure gauzak S.A.leko aktore eskola batean pairatutakoen istorioa. Bizitza horren gazi eta gezak aurkituko ditu liburuan, bada, irakurleak, bizitasun eta gordintasun nabarmenaz kontatuak. Desilusioa, bortizkeria, maitasuna, sexua, drogak… inguruko mundu garaikide honetako puska baten erretratutxoa ematen du nobelak. Argitaratu eta luze gabe aski irakurria eta komentatua izan da Espainiako zenbait medio eta literatur zaleren artean. Gaur egun Bartzelonan bizi da, bere bigarren nobela osatzen.

Erreportajean, aurreko astekoaren jarraipena izango dugu. Bob Dylanen Nobel saria dela eta, kantugintza eta literaturaren arteko harremana aztertzen duen erreportaje bat berreskuratu dugu gure biltegi preziatutik, eta haren bigarren zatia izango da ikusgai. Juan Carlos Perez, Ruper Ordorika, Anari, Imanol Ubeda eta Jose Luis Otamendi ikusiko ditugu gaiaz hizketan.

Juan Luis Zabalak, azkenik, Ur Apalategiren nobela bat komentatuko digu, 2004an argitaratutako Gure gauzak S.A. Euskal literaturako azken hamarkadetako nobela berezienen artean koka daiteke, euskal literatur sistema bera baitu hizpide, betiere forma fikziozkoan emana. Nobela zalu eta probokatzailea inondik ere.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Sautrela 452: Lucia Baskaran, Musika eta literatura, eta Gure gauzak S.A.

Sautrela 452: Lucia Baskaran, Musika eta literatura, eta Gure gauzak S.A. bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19579

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>