
Imanol Azkoitia
Noizean behin etortzen da nor edo nor zure eguna alaitzera. Botatzen du astakeria bat eta pizten du sua sarean. ZuZeu bezalako hedabideak berotzen dituen su horietako bat. Eta jendeak ufaka-ufaka, sute bihurtzen du su txikia. Horixe gertatu da Imanol Azkoitia azpeitiarrari Urola Kostako Hitzak egin elkarrizketarekin. Azkoitiak azpeitiar hizkerara itzuli du Oscar Wilderen Dorian Grayren egiazko erretratua eleberria. Eta besteak beste honakoa bota du elkarrizketa horretan: “Ez naiz euskara batuaren oso zalea. Batuak izan behar du administraziorako-eta. Ikastoletan ere landu behar da, noski, baina euskalkietan ere egon behar lukete aldizkariek, liburuek…” Zure iritzia jakin nahi genuke.
Twitterren sortu da eztabaida
“Ez naiz euskara batuaren oso zalea”. Beste inongo herritan laudatzen ote da analfabetismoa liburu bat aurkeztean? https://t.co/SFZZSEUYPe
— Juan Luis Zabala (@JuanLuisZabala) 2016(e)ko azaroak 29
@JuanLuisZabala Ez dakit, baina liburua aurkezteko gisa horretako erretratuek ez dira beste inon egiten, hori seguru
— lander garro (@landergarro) 2016(e)ko azaroak 29
@landergarro @juanluiszabala Ez dut sinesten ahal, benetan; Suitzako zenbatek idatzi dute hango dialektoan, hizkuntza estandarra arbuiatuta?
— Santi Leoné (@ororostorm) 2016(e)ko azaroak 29
Agian gaiak ez du buelta gehiago merezi, baina ez al da paradoxikoa azpeitierara batuko bertsiotik ekarri izana? https://t.co/UV3SFsKnWu
— Josu Goiko (@josu_goiko) 2016(e)ko azaroak 30
Zure iritzia jakin nahi dugu!!
Imanol Azkoitia
Imanol Azkoitia eta analfabetismoaren apologia? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.