Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19700

Eremu pribatuan euskalkian nahi adina, publikoan ez (Ibon Sarasola)

$
0
0
Eremu pribatuan euskalkian nahi adina, publikoan ez (Ibon Sarasola)

Eremu pribatuan euskalkian nahi adina, publikoan ez (Ibon Sarasola)

Eremu pribatuan euskalkian nahi adina, publikoan ez (Ibon Sarasola)
Arg: Gari Garaialde (Berria)

Ibon Sarasolak azaroan argitaratu zuenBitakora kaierak, eta euskalkien inguruan esaten duenak ere bazterrak nahastu ditu. Esan daiteke Ibon Sarasola Imanol Azkoitiaren antipodetan dagoela. Honakoa da liburuaz egileak dioena:


Berriro irakurri ditut orain liburu hau osatzen duten lau atalak. Iruditu zait bere hartan uzteko moduan daudela, zuzendu ditudan huskeria batzuk gorabehera. Aldatu dudana izenburua da. Kontuak garbitzen nuen pentsatua, baina testua berrirakurri ondoan ez zait egokia iruditu. Berez, kontu garbitze bat da liburua, bai, baina neure buruarekikoa. Eta izenburuak ez du hori iradokitzen. Kontuak garbitzen neure buruarekin edo horrelako ordezkoren bat ere pasatu zait burutik, baina luzeegia eta motelegia gertatuko litzateke. Azkenean Bikakora kaierahautatu dut. Ez du zerikusirik Joseba Sarrionaindiaren poema gogoangarriaren giroarekin, baina uste dut bidaia baten berri ematen duela liburu honek ere. Bidaia horren aurretik idazleak eta itzultzaileak leziatzen nituen; orain, bidaiaren arian euskal idazle eta itzultzaile onek leziatu naute ni eta erakutsi didate zein den bidea euskaraz ongi idazteko. Jakituria berri horren oinarriak ematera nator. Honaino heldu den irakurleak ikusiko zuen hori dela liburu honen bigarren atal giltzarriaren muina, gero hirugarren eta laugarren ataletan ere erabiltzen dena. Eta gure autore eta itzultzaile onengandik ikastea eta jakituria horren berri ematea izango da hemendik aurrera nire jokabidearen argi gidaria.


Eremu pribatuan euskalkian nahi adina, publikoan ez (Ibon Sarasola)Gaur bertan Euskadi Irratiko Faktoria saioan elkarrizketatu dute euskaltzaina, eta hauek dira bildu ditugun esaldietako batzuk:

“Euskalkiek euskalki izateari utzi behar diote aldaera bilakatzeko, euskaldunon arteko ahozko komunikazioaren truke”.

“Ene ustez oraindik euskaldun guztiok ez gara ondo ulertzen geure artean, eta hori arazo bat da”.

“Oskorriren azkeneko diskoaren izena, adibidez: “hauxe da despididia”. Zertara dator hori? Jatorkeria eta txokokeriaren aurka nago”.

“Batua plastikozko euskara? Nola esan daiteke hori? Kasu horretan nahiago dut plastikozko euskara jatorkeria baino, lehenak denon artean ulertzeko balio duelako”.

“Jardun publikoan euskalkia nahi haina, baina publikoan ez (hedabideetan)”.

.

ELKARRIZKETA:

Eremu pribatuan euskalkian nahi adina, publikoan ez (Ibon Sarasola)

Eremu pribatuan euskalkian nahi adina, publikoan ez (Ibon Sarasola) bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19700

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>