
ARGIAk paso egin zuen Sarrionandiaren argazkia kaleratzeaz
Beranduegi blogak ere hartu du ahotan Sarrionandiaren argazki eguneratua:
ARGIAk paso egin zuen Sarrionandiaren argazkia kaleratzeaz, “saltsa horretan ez sartzearren”
ARGIAk ere aukera izan zuen euskal hedabide askotan (ia) aldi berean publiko egin den Joseba Sarrionandiaren elkarrizketa honezkero ospetsua argitaratzeko, baina uko egin zuen, “liskarrak saihesteko”. Aldizkariko Harreman Diplomatikoak eta Bake Santua saileko arduradunaren esanetan, “aukera polita zen Sarrirena ateratzea baina a ze gogo gutxi halakoetan sartzea, aldi berean erlojuari eta beste ez dakit zenbat hedabideren webguneei begira, gin tonic-a hartzeko orduan gainera. Uf, utzi, utzi”.
Bestalde, Estitxu Eizagirre zuzendariaren esanetan, “ez dakit zer pasatzen den azkenaldi hontan Sarrionandiarekin! Urteko esklusiba guk emango dugu: Sarrionandia non zegoen ez zekien bati elkarrizketa”.
Berriak eta Garak Iurretako idazleari eskainitako azalek oso erreakzio positiboak eragin dituzte. “Hori bai azal latza!” izan da komentariorik zabalduena.

ARGIAk paso egin zuen Sarrionandiaren argazkia kaleratzeaz
ARGIAk paso egin zuen Sarrionandiaren argazkia kaleratzeaz bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.