Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19597

Erdararen alde

$
0
0
Erdararen alde

Erdararen alde

Horrela dio Josu Zugastik Goienan, “Erdararen alde, askatasunean!”

Bai, niri erdara gustatzen zait. Erromatarren kultura ederrarekin lotzen gaitu eta hori Europa guztiak zaindu beharko luke. Diotenez, gaztelerak gorde du latinaren fonologia zintzoen; eta, horregatik, ondasun baliotsua da.

Erdararen aldeDena dela, kontuan hartu behar da oso zaila dela ikasteko, batez ere aditzak: ir, voy, yendo, vamos, id, vayamos, fusiteis… guztia aditz bakar bat jokatzeko! Euskaraz aditz taula batekin konpon daiteke aditzen paradigma guztia, baina posible ote da hainbeste irregulartasunekin gaztelera hizkuntza moderno bat izatea? Kar, kar! Denon artean, jendea motibatu egin behar dugu erdara ikastera, oso ipuin eta abesti politak dauzkalako (El Quijote, Living la vida loca…). Baina derrigortu gabe. Izan ere, derrigortzeak jendea kontrako jarreretara eraman dezake, eta bada garaia gazteleraren mundua askatasunarekin lotzeko.

Nahi duenak ikas dezala, trabarik gabe eta diru-laguntzekin, baina akatsa da gaztelera bezalako hizkuntza bat, Berlinen, Londresen, Beijinen, Washingtonen… erabilgaitza dena, eskoletan eta lan munduan inposatzea.

Erdararen alde

Erdararen alde bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19597

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>