
EUSKALKULAGAILUa, euskararen kalkulagailua, i(ra)kasteko modu berritzailea
Aditzaren eta deklinabidearen arteko harremana mekanikoa da. Erdaldun askok kostata sinesten dute hori. Baina behin ikasten hasita, ikasle askok, bai, inter-erlazio hori ikusten hasten dira.
Euskaldun zaharrek ere aditz eta deklinabide arauak menperatzeko arazoak dituzte. Adibidez, “Zerk egin du–” eta “Zer egin du–” arteko ezberdintasuna ikusteko.
Tira, ba, bai batzuentzat zein besteentzat gramatika arauak ulertzeko tresna garatu dugu euskaragara.net-en.
Bere izena: euskalkulagailua®, euskal kalkulagailua.
2 bilaketa mota daude: 1) izenordainak eta modua aukeratuz edo 2) zuzenean aditz laguntzaile/trinkoa idatziz. Erantzunak [aditz laguntzaile eta aditz trinko] taulan kokatzen ditu beti. Puxika sistema baten bidez informazio pilo barneratzen eta azaleratzen du. Zehatzago ezagutu nahi duzunaren gainean, ordenagailuko erakuslea (punteroa) jarriz gero, nahikoa da puxika horiek ikusteko (edo gainean ikutu, ukipen pantailaren kasuan).
(informazio gehiago bideoan)
Liburu birtual hau ikasle eta irakasleei laguntzeko burutu da. Tresna honen helburua i(ra)kaskuntza erraztea da.
Zalantzak argitu, kontzeptuak ulertu, bilaketak egin, ikasteko trikimailuak eta arau mnemoteknikoak ikuskatu, ikasketa teknikak landu… eta geure hizkuntzaren inguruko bitxikeria piloa. Izan ere, euskalkulagailu-az gain, gramatika guztia eta i(ra)kaskuntzaren inguruko hainbat alor jorratzen ditugu.
Informazio gehiago hemen: http://www.euskaragara.net/orria/bideoak
Harpidetu zaitez hemen bideo publiko zein pribatu guztiak mugarik gabe ikusi ahal izateko. https://www.youtube.com/harpidetu
euskaragara.net proiektua, pasioz eraikitakoa da. Irakasteko grina eta kemena biltzen duena. Jada errealitate den hori, i(ra)kasle askok erabiltzen duten hori.
- Euskara hedatzeko lehen urratsa, [hiztunek] euskararen barrena nola funtzionatzen duen behar bezala ulertzea delako.
- Hizkuntza batean segurtasun eta konfiantzaz aritzea mihia askatzeko tresna eraginkorra delako.
- Ikasketa errazteak berrikuntza eta garapena eskatzen duelako.
- Kontsulta eta interaktibitateak eraginkortasuna dakarkigulako.
- Memoria hutsa ordez, arrazonatuz modu eraginkorragoan ikasten delako.
Horrengatik guztiagatik, munduratu dugun tresna eskura duzu dagoeneko.
ESKALKULAGAILUa ESKALKULAGAILUa ESKALKULAGAILUa
EUSKALKULAGAILUa, euskararen kalkulagailua, i(ra)kasteko modu berritzailea bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.