
Euskal futbol selekzioa: negargarria
Gizonezkoen euskal futbol selekzioak bere historiako pasarte penagarrienetakoa bizi izan du 2016ko abenduaren 30ean, Bilboko San Mames estadioan. Partida irabazi arren (Euskal Selekzioa 3-1 Tunisia) arreta guztia harmaila hutsetan egon da: 15.000 ikusle inguru. Urte luzez aldarrikapen eta jai eguna izan den gabonetako partidua porrot handia bihurtu da. Twitterren bolo-bolo dabil gaia, eta horren erakusle diren txio batzuk jarraian:
#EuskalSelekzioa etiketie segitie bakarrik eztau jakitzeko zeitzik dauen san mames hutsik
— zital (@ZiTAL) 2016(e)ko abenduak 30
Zer pentsatu ematen duen argazkia… #Ofizialtasuna eta aurrerapausoak behar ditugu, ez beste partida aspergarri1! #euskalselekzioa pic.twitter.com/9UoHl771KH
— @jaloniker (@jaloniker) 2016(e)ko abenduak 30
Nork lapurtu deust ilusioa? #ofizialtasuna nahi dogu, ez gabonetako patxanga. #EuskalSelekzioa OFIZIALA ORAIN!!!
— Mikel Hormaza (@19Mikel79) 2016(e)ko abenduak 30
— Xabier Ojer (@Jarpus) 2016(e)ko abenduak 30
#EuskalSelekzioa Triste, Triste…
— Vilsingarrote (@ibanere) 2016(e)ko abenduak 30
#ofizialtasuna San Mames, Eurokopari bai, #Euskalselekzioa ri ez. Tristea baina egia.
— Aritz Ezkiaga (@aezkiaga) 2016(e)ko abenduak 30
San Mamesen, Euskadi nagusi, 3-1. Jende gehiago espero nuen. Datorren urtean, gehiago eta hobeto. Gora Euskadi askatuta! pic.twitter.com/dP55mvulaS
— Andoni Ortuzar (@andoniortuzar) 2016(e)ko abenduak 30
@InakiLarra 10.000 bai? Hortxe-hortxe! Frakaso!
— andoni urbistondo (@urbixxx) 2016(e)ko abenduak 30
Aduriz: “Gaurkoa [San Mamesekoa] oso tristea izan da. Dagokionari mezu bat bidali behar zaio, honi buelta bat emateko”.
— Enekoitz Esnaola (@EnekoitzEsnaola) 2016(e)ko abenduak 30
#euskalselekzioa ri bai, patxangari ez.
Iruzurrari ez, #ofizialtasuna ri bai— Eneko Fernandez (@enekogara) 2016(e)ko abenduak 30
#euskalselekzioa-ko jokalariek ez dute atera ofizialtasunaren aldeko pankartarik. Hausnarketa handia behar du honek guztiak.
— IMANOL MAGRO (@Imagreto) 2016(e)ko abenduak 30
Ofizialtasunak benetako aldarria izan behar du eta ez 3 eguneko “postureo” merkea. Erronka berriak bilatu behar dira.. #EuskalSelekzioa pic.twitter.com/hBv7MsaKV9
— IkerOker (@IkerOkerr) 2016(e)ko abenduak 30
Euskal futbol selekzioa: negargarria
Euskal futbol selekzioa: negargarria bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.