
Prebisore ilusoak izan ote ziren euskara batuaren koordenadak ezarri zituztenak?
Fermin Etxegoienek “Prebisore Ilusoak” izeneko idatzia du Luzaketak blogean, Amurizaren nobela bateko aiputik abiatuta: “Aitita Eolio prebisore ilusoa izan zen”.
«“Prebisore”, eta ez hiztegiak dakartzan “zuhur” edo “ernai”, ezta “aurre-ikusle” modukorik ere -dio Etxegoienek-; “Ilusoa”, eta ez hiztegiak dakartzan “inozo” edo “sinesbera”, ezta “baikor” modukorik ere.
Prebisore ilusoak izan ote ziren euskara batuaren koordenadak ezarri zituztenak?
Euskararen zabalkundea ez da katalanarena bezain modu arrakastatsuan gertatu, baina katalanaren zabalkunde arrakastatsuak ez dauka euskararen nola-halakoaren bezainbesteko meriturik. Azken batean, katalana eta espainola oso hizkuntza antzekoak direlako, ia hizkuntza berbera ez esatearren. Antzekoagoak, haien artean, arratiarra eta aetza baino. Beraz, nahikoa da euskararen zabalkundearen porrotaren kontuagatik euskaldunok gure burua jipoitzeaz. Arrakasta erdiestea, euskaldunontzat, askoz zailagoa zelako. Euskal Herrian egoera soziolinguistikoa bazelako hamaika aldiz korapilatsuagoa, abiapuntuz.
Eta baita, ondoren, Euskaltzaindiak zabaldutako euskara batuaren eredu, neurri batean, zaputzarengatik ere.
Neurri aski inoperantegi batean, garbizaletasunean oinarrituta egoteak, euskarazko hiztegietara igo gabe euskaldun gehienek erabat barneraturik zituzten espainolezko hitz eta esamoldeak –prebisore, iluso- eta haien ordez proposatuta, ordea, euskaldun gehienentzat praktikoki ezezagunak ziren euskarazko hitzak, hiztun euskaldun pilo bat erretraitu egin zituelako euskararekiko.
Zenbait kasutan, baita era gogorrean betirako akonplejatu ere, batez ere euskaldun zahar arrunt ugari, haien euskara dialektal ezinbestez espainoldua kaka zaharra zelakoan.
Ondorioz, zera gertatu da: euskaldun zahar nahiz berri askori, euskara batua egiten zaiela ez-komunikatiboa. Batez ere, delako errejistro informaletan. Normala den moduan, hiztun gehienek momentuz ez dakitelako euskara batua, informal egiteko, nola apurtu edo dekonstruitu (…)».
.
Horrela hasten da Etxegoienen idatzi luzea; dagoeneko bi iruzkin lortu dituena, Santi Leonek eta Eneko Bidegainek eginak. Eta honela amaitu:
«Gaur egun, gero eta handiagoa da -batez ere toki ez euskaldunetan- euskaraz teorian badakiten gazteen artean irekitzen ari den arrakala. Nahiz eta denak antzeko ikastoletatik pasa, gero batzuek badaukate sekulako euskara maila -biharko profesionalak- eta besteak –gehiengo ustez eta elebidun hori- erabateko inopian gelditzen dira euskararekiko
Ez dirudi ezta ikastolan ibili direnik ere.
Gauzak horrela, erreakzioz noski, zenbait tokitan euskalkiak indartzen ari dira, oraindik ere gune linguistiko dentsoak osatzeko gauza badirelako, fisikoki nahiz estetikoki erakargarriak beraz, gune txikiak badira ere».
Lena gexa erutenginan baine hamen nakazu bizuneako
Beti barre bateaz arpexan
Sekulako neska jatorra za
Zure edadeako oso maduri za
Guapisimi za
Ia laster eotengazen kariño?
.
Prebisore ilusoak izan ote ziren euskara batuaren koordenadak ezarri zituztenak?
Prebisore ilusoak izan ote ziren euskara batuaren koordenadak ezarri zituztenak? bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.