Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19597

Azpeitiarrak berriz ‘ostiyena jotzen’

$
0
0
Azpeitiarrak berriz 'ostiyena jotzen'

Azpeitiarrak berriz ‘ostiyena jotzen’

Oroitzen al duzu Imanol Azkoitiak Urola Kostako Hitzari eskaini elkarrizketak sortu zuen polemika? Euskara batuaren oso zalea ez zela zioen, besteak beste. Segituan hedatu zen sua sare sozialetan eta kultur munduko jende askok bota zuen Azkoitiaren esanen aurkako aburua. Gaurko Urola Kostako Hitzan berriz ere ekarri dute gaia azalera. Oraingoan “Azpeitiarrez Natul” izeneko ekimen baten karietara. Ekimen honen helburua azpeitiarrez aritzeko irizpideak eman eta Azpeitiko inguruetan erabiltzen diren esapideak biltzea da. “Hitz eta esapide berriak sortzen diren gisan, zaharrak gal daitezke, eta horrelako lanak egiteko inoiz ez da berandu”, dio Eneritz Albizu Natul taldeko kideak. Jakina da inguruotan filologo eta sasifilologo andana aritzen dela itzulika, eta horregatik ZuZeuko plazara ekarri nahi izan dut ekimena. Zer deritzozu?


“Azpeitiarrez Natul” egitasmoko arduradunek azpeitiarreznatul.weebly.com webgunea argitaratu dute jendearen esapideak bildu eta azpeitiarrez “natul” aritzeko gida izateko bokazioa duen hiztegi bat gorpuzteko. Atariak hiru atal nagusi ditu; ‘hiztegiye’, jasotako esapideen biltegia, ‘egitasmue’, zeinetan ekimenaren arrazoien eta helburuen berri ematen baiten eta ‘parte hartzeko’, esapideak eta iruzkinak jasotzeko atala.

Bideoa:

Jasotako “azpeitiar esapide” batzuk

  1. Pulamentue
  2. Desditxie
  3. Motxailie
  4. Juntaizue
  5. Jarduyon/k!
  6. Txepel
  7. Ekatzu
  8. Lata putie
  9. Xemeiko?
  10. Itxuridanez
  11. Raka-raka (asko)
  12. Batemat (norbait)
  13. Lata putie
  14. Lerdue

 

Eman zure iritzia. Halako ekimen batek mesede edo kalte egiten ote dio euskarari? Benetako balio linguistikoa ote dute biltzen diren esapideok? Eta euskaldun berri diren edo izan nahi duten azpeitiarrek, batuan ari badira, ez ote dute bada “natul” hitz egiten?

Azpeitiarrak berriz ‘ostiyena jotzen’

Azpeitiarrak berriz ‘ostiyena jotzen’ bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19597

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>