Clik here to view.

Gabonak gaur egun
Zer etortzen zaizu burura gabonak hitza entzutean? Olentzero, Errege Magoak, Bizarzuri, opariak, bazkari eta afari handiak, familiarekin elkartzeko aukera… Eta egia da, gauza guzti horiek gabonekin lotuta daude, baina inork ez du nabarmenenean pentsatzen: kontsumoa. Gaur egun, opariek eta gastuek garrantzia handia hartu dute, gehiegi nire ustez.
Image may be NSFW.
Clik here to view.Komunikabideek igortzen duten irudia, familia elkartu eta zoriontasunarena da, haiek saldu nahi duten produktua erabiliz. Eta gu, eltxoak argirantz doazen bezala, produktuak erostera goaz, guri edo besteei zoriontasuna emango digutelakoan. Gauza materialek ez digute zoriontasuna ematen, ez denbora luzean behintzat; ulertu dezaket zuk telefono berri eta super moderno bat eskatzea, eta jasotakoan, poz-pozik jartzea, baina lehen esan dudan legez, telefono horrek denborarekin erakargarritasuna eta xarma galduko du, aspergarria bihurtuko da, eta beste bat nahiko duzu.
Ez dut esan nahi gastuak gaizki daudenik, are gutxiago, erosketak ezinbestekoak dira egun hauetan, janaria eta opariak ez dira dohainik. Baina maitasuna gauza materialetan ezartzen hari gara, ekintzetan ez ezik. Oso ondo dago jostailu bat oparitzea, baina ez uste jostailu horrek maitasuna adieraziko diola oparitu diozun pertsonari. Maitasuna eguneroko ekintzetan adierazi behar da, musu eta besarkadetan, laguntza eskaintzean, jatorra izatean…
Jatordu berezietan bezala, egia da egun hauek ospakizunetan murgilduta daudela, eta ospakizunekin bazkari handi eta gustukoak datozela. Baina ez pentsa gehiegikeria eta oparotasun horiek egonaldi hobea emango dizutenik. Guztiok gozatzen dugu gure janari gustukoen platerkada handi bat, baina lagunartea da garrantzitsuena ondo pasatzeko. Azken batean, berdin du janariak konpainia ona baduzu, beraz ez ahaztu ospakizun hauen benetako zentzua, hau da, familiarekin egotea eta gozatzea.
Hitz gutxitan esanda, lagunak eta familia dira garrantzitsuena egun hauetan, ez utzi opariek eta gehiegikeriek zu itsutzea.
Gabonak gaur egun
Gabonak gaur egun bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.