Quantcast
Channel: ZUZEU
Viewing all articles
Browse latest Browse all 19667

Trebiñu, lau haizeetara

$
0
0

Trebiñu, lau haizeetara

Trebiñuko Konderrian dagoen Argantzon herriko ikastola ixtear omen dago, lagun batek helarazi didan berri baten arabera. Arrazoia: matrikulaziorik eza. Gertakariaren berri emateko – eta egun Burgosi kateatuta dagoen enklabean euskara indartzeko deia eginez – Twitterren berria zabaldu nuen. Argantzongo Udala aipatzea ere egoki iruditu zitzaidan, eta berorren webgunean sartu ondoren bere Twitter kontua harrapatzeko, orduan hartu nuen ere lerro hauek idazteko parada, topatu nuenagatik lur jota.

Argantzongo Udalaren webgunea gaztelera hutsean zegoen. Nik ez dakit – ez naiz inor – udal horri euskara nola kudeatu behar duen eskatzeko. Baina suposatzen dut ikastola mantentzeko ardura izatekotan – Eusko Jaurlaritzarekin kontzertatu ei zuena – gure hizkuntza zaharrari instituzioetan leku egin beharko liokeela, eta bertoko herritarrei udal zerbitzuak euskaraz ere eskaini.

Bigarren harridura, webgunean handi eta garbi ikusi daitekeela Burgosko Diputazioaren ikurra, gunea ordaindu duena. Nire zalantzak, handiagoak: Gaztelakoa izan nahi ez omen duen udalerriak, eta gainera ikastola bat eduki nahi duenak, Gaztelako hizkuntzan bakarrik jartzen ditu zerbitzu publikoak herritarren eskura, eta Gaztelako probintzia-amaren ikurra handi-handi erakusten, Arabako Foru Aldundiak Trebiñurekin duen konpromisoa gutxi balitz (Aldundiak “zortzigarren koadrilla” bezala tratatzeko ardura hartu zuen), bertoko Udalak Burgosen laguntza behar izan baitu 400 biztanle pasatxoko herri baten web ataria ordaintzeko. Jokaldi bikaina, lau haizeetara.

Trebiñu, lau haizeetara

Suposatzen dut tokiko udalbatzak baduela ardura udalerriaren nortasuna definitzeko. Arabarrak nahi badute izan, aski zuten webgunea Foru Aldundiarekin kontzertatzea, eta elebidun egitea. Halaber, jasoko zuten beragandik ikastola mantentzekorik. Kontrara, Burgosen gustura badaude, ezin ulertu zertan nahi duten ikastola, Aitorren hizkuntzak Argantzonen duen presentzia hutsaren hurrengoa bada. Eta Burgosek merke-merke jarriko lieke, noski, eskola espainol peto-petoa. Erabakitzen duten bitartean, lerro hauetatik nire pena ikastolarik gabe geratuko diten ikasle eta gurasoei.

Trebiñu, lau haizeetara

Trebiñu, lau haizeetara bidalketa lehenengo ZUZEU-(e)n agertu zen.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 19667

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik



<script src="https://jsc.adskeeper.com/r/s/rssing.com.1596347.js" async> </script>